2016/12/23ko prentsa-oharra
2016ko hasieran Euskal AEn ari ziren enpresen %31,7 bost urte zahar zen edo gutxiago
Alten %91,8 eta bajen %90,8 hiru langile baino gutxiagokoetan, geruza dinamikoena
Euskal AEn 2016ko hasieran ari ziren enpresen %31,7 bost urte zahar zen edo gutxiago, 158.436 enpresa guztira, Eustaten datuen arabera. Enpresok 175.674 establezimendutan ari ziren (lantegiak, dendak, bulegoak…); %14,1 Araban; %51,8 Bizkaian; %34,1 Gipuzkoan.
Aurreko urtearen aldean, Higiezinen jardueretan establezimenduak %4,1 gehiago dira; Zerbitzuen beste jardueretan %2,2; Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan (%2,0); Informazio eta komunikazioetan %0,8. Establezimendu gutxiago: Industrian (%-1,8); Finantza eta aseguru jardueretan (%-1,7); Lehen sektorean (%-1,6); Eraikuntzan (%-1,5). Guztirakoan, %0,4 establezimendu gutxiago.
Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak, %37,9; Jarduera profesional eta lagungarriak %16,2; Eraikuntzak %11,7.
Establezimenduen tamainaren araberako banaketa, 2015ean, aurreko urtean bezalatsu. Apenas 2.305 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %39,5 da. 131.253 establezimendu, ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %18,9 bakarrik hartzen dute.
Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,4 enplegu da. Araban 18,2; Gipuzkoan 14,4 eta Bizkaian 12,9.
ENPRESAK
Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,6k Euskal AEn dute egoitza; 3.749k estatuaren gainerakoan. 80.118 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 53.225ek (%33,6k) Gipuzkoan; 21.344k (%13,5ek) Araban.
Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,4 okupatu enpresako, 4,9 establezimenduko. Nortasun juridikoan, bada alderik. Nortasun juridikoaren titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,2 eta 9,1 pertsona dira, enpresako eta establezimenduko.
ENPRESA-DEMOGRAFIA
Euskal enpresetan baditugu gazte samarrak. Euskal AEn ari direnen %31,7 bost urte zahar da edo gutxiago; bi urte edo gutxiagokoak, %16,4.
Establezimendu errotaziorik handienak: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alta guztien %29,6, bajen %33,8); Jarduera profesional eta lagungarriak (alta guztien %18,5 eta baja guztien %17,2); Eraikuntza (alta guztien %17,3, baja guztien %18,3); guztira 710 establezimendu gutxiago 2015ean zehar.
Pertsona Fisikoaren nortasun juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen dena azpimarratu behar: alten eta bajen %67,7.
Pertsona fisiko diren establezimenduetan dugu enplegatuen alten %40,1 eta bajen %40,0. Sozietate mugatuetan alten %34,1 eta bajen %31,1.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %91,8 eta baja guztien %90,8 hartu ditu.
Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,2 eta bajen %0,3, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %16,9 eta bajen %13,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko datu-bankua