HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Arnas aparatuko gaixotasunek...

2016/11/21eko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %12 gehitu ziren 2015ean Euskal AEn

Begi-lausoa 24.000 aldiz pasa operatu zen

Eustaten datuen arabera, 2015. urtean Euskal AEko ospitaleetan 321.039 alta eman ziren, aurreko urtean bezalatsu. Aurreko urtearen aldean arnas gaixotasunengatiko ospitaleratzeak (31.500) %12 gehitu ziren, 2015eko laugarren ospitaleratze kausa (seigarrena 2014an); gaixotasun hauen artean neumonia nabarmentzen da batez ere 80 urte eta gehiagokoen artean, eta bronkitis kronikoa 75-84 urte arteko gizonengan.

Ospitaleratzeen %79 publikoetan, %21 pribatuetan; emakumeak %51, gizonak %49. Erditzea eta haurduntza ez badira kontuan hartzen, %53, gizonak.

Jendea gero eta adinduago ospitaleratzen da. 65 urte eta gehiago, %47,6k (2014an %46,5); haien arteko %41,1ek 80 urte edo gehiago; kolektibo hau bikoiztu egin da azken hamabost urteetan.

Altako pazienteak, gaixotasun ugarienen arabera. 2015
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika

Gaixotasunen sailkapen normalizatuaren arabera, nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunak aurren ospitaleratzeetan (%13,8); begi-lausoagatik gehien bat (24.766 kasu).

1 taula: Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, gaixotasun ugarienen taldeen arabera. 2015
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika

Ondoren, digestiboaren gaixotasunak (%11,7); zirkulazio sistemarenak (%11,7); arnas sistemarenak (%8,8), osteomuskularrak (%9), tumoreak (%8,8).

Emakumeen artean, haurduntza, erditze eta erdiberriaroagatiko kasuak beheraka berriz ere (%-2,5), bigarren (%13,5) nerbio-sistema eta sentimen-organoen atzetik (%15,2); azken hauek batez ere 70 urte eta gehiagokoei eragiten diete.

Gizonak gehien bat aparatu digestiboagatik (%14, batez ere iztai-etena) eta zirkulazio-aparatuagatik (%13,6, gutxiegitasun eta arritmia kardiakoak, batez ere 80 urte eta gehiagokoen artean).

Heriotzak ospitaleetan (7.949) %8,3 gehitu 2015ean. Heriotza-eragile nagusiak: zirkulazio-sistemaren gaixotasunak eta tumoreak (%43) eta arnas-aparatukoak (%+16,7 aurreko urtekoen aldean).

Batez besteko ospitale-egonaldia 5,7 egun 2015ean. Egonaldirik luzeena buru-nahasteek (13,2 egun batez beste); jaiotza-ingurukoek (10,9); gaixotasun infekziosoek (8,8 ), tumoreek (7,3).

Oharra: Gaixo akutuen ospitaleetako datuak. Ohiko ospitalizazioak hartu dira aintzat, gau batekoak gutxienez, eta egun berean burutzen direnak. Batez besteko egonaldia kalkulatzeko, eguneko egonaldiak ez dira kontuan hartu.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Ospitaleetako erikortasun-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %12 gehitu ziren 2015ean Euskal AEn

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013717_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali