2016/11/29ko prentsa-oharra
Informazioaren gizartearen inkesta-IGI-enpresak-2016
e-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate Euskal AEko enpresen %83,3k
Euskal enpresek Internet erabiltzen dute nagusiki Foru-aldundiekin; ondoren Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin
Internet duten euskal enpresen %83,3k haren bidez burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Administrazio Publikoarekin 2016an, Eustaten arabera. Izapidetzea izan liteke zuzena, hirugarrenen bidez (aholkularitzak…) edo bion bidez. Enpresen %47,3k egin du izapide zuzenen bat; %62,4k hirugarrenen bidez.
10 langile edo gehiagokoetan, izapidetze elektronikoa %91,6 da. Enpresa hauek, tamaina eta baliabideengatik, zuzenekora jotzen dute (%79,4); hirugarrenen bidez, %49,2.
Enpresek Administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak: Balio Erantsiaren zerga (BEZ) adieraztea (establezimenduen %63,8); inprimakiak lortzea (%61,8); informazioa lortzea (%60,6); sozietateen zerga adieraztea (%52,6); langileen kotizazio sozialak adieraztea (%51,3); betetako inprimakiak itzultzea (%49,5). 10 langile edo gehiagokoetan ehunekoak altuagoak dira.
Izapideok gehien bat, Foru-aldundiekin (%75,2) eta Administrazio Zentralarekin (%60,0). Ehunekoetan eragina dute zerga nagusiekiko eskumenek. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%44,9), tokiko entitateekin (%24,4), Europar Batasunarekin eta besterekin (%8,6).
10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere. Foru-aldundiekin (%81,8), Administrazio Zentralarekin (%80,2), Eusko Jaurlaritzarekin (%70,0), tokiko entitateekin (%41,6), Europar Batasunarekin eta besterekin (%20,1).
Erkidegoetako administrazioetan, izapide nagusiak Balio Erantsiaren zerga (BEZ) adieraztea, informazioa biltzea eta inprimakiak lortzea dira; Administrazio Zentralean, langileen gizarte-kotizazioak adieraztea.
Informazio gehiago.
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizartearen inkesta; prentsa ohar gehiago