2016/11/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG %3,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2016ko hirugarren hiruhilekoan
2016ko lehen hiru hiruhilekoetan, batez beste 16.000 enplegu garbi pasa sortu dira aurreko urteko aldi beraren aldean
2016ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6ko hazkundea. Datu hauek urriaren 27ko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenarenak berresten dituzte, urteko tasetan eta hiruhilekoetan.
Euskal ekonomiaren hazkundea 2016ko hirugarren hiruhilekoan Espainiakoa baino bi hamarren txikiagoa urte artean eta puntu bat eta lau hamarren handiagoa Eurogunea-19koaren (%+1,6) aldean.
Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza; lehen sektorean tasa negatiboa eta eraikuntzan positiboa.
Industria, hiruhileko honetan, %2,9 gehitu da urte artean, bigarrenean baino bost hamarren gehiago. Urte arteko honek %1,4ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean. Manufaktura-industria bi hamarren gehiago (%3,1) gehitu da; hiruhileko artean %1,5.
Eraikuntzan %1,9ko gehikuntza hirugarren hiruhilekoan (bigarrengoaren -%2,7- azpitik,). Urte arteko honek %0,2ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean.
Zerbitzuetan %3,1eko gehikuntza urte artean (aurreko hiruhilekoan %3,4); azpisektore guztiak positiboan. Hazkunde handiagoak Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan (%3,7), eta Gainerako zerbitzuetan (%3,0; besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak). Lehen adarrean hazkundea bi hamarren txikiagoa izan da bigarren hiruhilekoaren aldean; Gainerako zerbitzuetan sei hamarren gutxiago. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,4 gehitu dira urte artean, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.
Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan, eta Gainerako zerbitzuetan hiruhileko arteko %0,5; hazkundeak azpisektore guztietan. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %0,3 gehitu dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (%3,0). Aurreko hiruhileko urte arteko datua baino hamarren bat txikiagoa. Hiruhileko artean %0,6ko hazkundea hiruhileko honetan.
Barne Eskaria %2,7 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino gutxiago. Hazkunde erritmoaren apaltzea bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Kanpo sektorean, urteko esportazio tasak handixeagoak dira inportazioenak baino; bi tasak aurreko hiruhilekoetakoen azpitik.
Familia-etxeetako Azken Kontsumoaren Gastua (Kontsumo pribatua) %3,1 gehitu da urte artean, bigarren hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago. Hiruhileko artean %0,3ko hazkundea.
Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %0,8 gehitu da urte artean; %-1,1 hiruhileko artean.
Azken Kontsumoko Gastua D Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,7 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,1eko hazkundea.
Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %3,1 gehitu da urte artean, eta %0,4 hiruhileko artean. Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %6,1 gehitu da urte artean eta %3,1 hiruhilekoan. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %+1,6 urte artean, %-0,8 hiruhileko artean.
Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %1,8 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean, urte arteko %0,2ko hazkundea
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua gehitu egin da Industrian eta Zerbitzuetan; egonkor eraikuntzan eta negatiboa lehen sektorean eta. Zerbitzuetan %2,0 gehitu da enplegua urte artean. Industrian %2,0ko gehikuntza urte artean; Eraikuntzan hazkundea aurreneko aldiz urte artean 2008ko lehen hiruhilekotik. Lehen sektorean %-1,4 urte artean.
Hiruhileko artean, urte arteko joera bera. Industrian %+0,9; Eraikuntzan eta Zerbitzuetan %+0,1. Lehen sektorean %-3,6.
Urte artean, BPG %3,3 gehitu da Araban, hazkunderik handiena; %3,0 Gipuzkoan eta %2,8 Bizkaian. Hiruhileko artean, Araba %1,1; Gipuzkoa %0,7; Bizkaia %0,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE)
Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)