2016/12/22ko prentsa-oharra
Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2016ko azaroa
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2016ko azaroan aurreko hilaren aldean
2015eko azaroaren aldean eraikuntza gastuak %0,3 gehitu
2016ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta azarorako urte arteko tasa %0,3 gehitu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,4 gutxitu.
Lehengaien kostuak berdin (%0,4) garestitu dira bai Obra Zibilean, bai Etxegintzan. Urte artean: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,1 gehitu; Obra Zibilarenak %0,4.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko azaroa 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea (%4,7), Zurgintza (%1,9), Material elektrikoa (%1,8). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Kautxua eta plastikoa (%-4,3), Energia elektrikoa eta gasa (%-3,7), Metalurgia (%-1,5).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)