2016/11/29ko prentsa-oharra
Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2016ko urria
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 gehitu ziren 2016ko urrian aurreko hilaren aldean
2015eko urriaren aldean eraikuntza gastuak %0,6 gehitu
2016ko urrian, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,4 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa aldaketa %0,6, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,5 garestitu.
Urrian, aurreko hilaren aldean, Etxegintzaren atalean %0,4 gehikuntza lehengaien kostuan; Obra Zibilarenean %1,1.Urte artean: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,6 gehitu; Obra Zibilarenak %0,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko urria 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea (%6,4), Material elektrikoa (%2,4), Zurgintza (%2,0). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Energia elektrikoa eta gasa (%-6,3), Kautxu eta plastikoa (%-4,6), Metalurgia (%-3,4).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)