2016/11/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko I+G gastua %1,3 murriztu zen 2015ean
Finantzaketa publikoa %1,1 gehitu; enpresen bidezko pribatua %3,1 jaitsi
2015ean Euskal AEn guztira 1.273,2 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago, EUSTATen datuen arabera.
Dedikazio osoko ikertzaileak 12.089 pertsona (%+0,5 aurreko urtearen aldean); dedikazio osoko pertsona guztiak, %-1,7 gutxiago.
I+G gastua, BPGren %1,84 2015ean, ehuneko 8 ehunen gutxiago aurreko urtearen aldean. Eurostatek argitaratutako behin-behineko datuaren arabera, %1,22 Espainian (%51 gainetik Euskal AE); 28-EBn, batez beste, %2,04 (Euskal AE %9,8 azpitik).
Euskal AEko I+G gastuaren %74,7 enpresetan egikaritu zen
Enpresek I+G gastuaren %74,7 (951,0 milioi) egikaritu zuten; %18,4 (234,7 milioi), Goi-mailako Irakaskuntzak; %6,9 (87,5 milioi) Administrazioaren mendeko zenbait erakundek. Aurreko urtearen aldean, enpresek %1,8 gutxiago gastatu dute, irakaskuntzak %1,3; Administrazioak %4,8 gehiago.
I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 708,9 milioi bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %55,7; 1,8 puntu gutxiago 2014koaren aldean; I+Grako funts guztietan, %-3,1.
Finantzaketa publikoak, 424,7 milioi, %33,4; aurreko urtearen aldean 4 hamarren gehiago finantzaketa iturri gisa, %+1,1 kopuruetan. Goi Mailako Irakaskuntzak 37,1 milioi, funtsen %2,9, 2014an bezalaxe; atzerrian 99,6 milioi lortu ziren, %7,8, aurreko urtean bezalaxe. 2,9 milioi, %0,2 irabazi asmorik gabeko erakundeetatik.
Langile enplegatuak, 18.217 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan) Enpresen sektorean 13.087 langile (guztien %71,9); Goi-mailako Irakaskuntzan 3.979 (%21,8); Administrazio Publikoan 1.151 (%6,3).
I+G langileen %35,2, emakumeak
I+G dedikazio osoko langileen 6.414 emakumeak dira (%35,2); I+G jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi-mailako Irakaskuntzan dira, %55,1 eta %50,2. Enpresetan %28,9.
Aurreko urtearen aldean Enpresaren sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena, baina 4 hamarren gutxiagoz; parte-hartzea %74,7. Goi-mailako irakaskuntzaren portzentajea lehengoan (%18,4). Administrazio Publikoaren pisua lau hamarrenez gehitu 2006tik gertatu da enpresen parte-hartzearen jaitsiera, beste bien mesederako; halere I+G gastuaren hiru laurden pasa da oraindik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G. Datu bankua