2016/12/02ko prentsa-oharra
Industri Produkzioaren Indizeak %1,7ko gehikuntza izan du 2016ko lehen hamar hiletan
Eustaten datuen arabera, 2016ko urrian %0,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. 2016. urteko lehen hamar hiletan %1,7ko hazkundea, 2015eko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2016ko irailarekin alderatuta.
2016ko urrian, 2015ekoaren aldean: Ekipo ondasunak %+2,3, Bitarteko ondasunak %-1,5, Energia %-0,7. Kontsumo-ondasunak %4,4 gehitu guztira; iraunkorrak %9,2, ez-iraunkorrak %2,7.
Garraio materiala, %13,4 gehitu; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %3,2. Jaitsierarik handienak: Material eta ekipo elektrikoa, %-6,0; Makineria eta ekipoa %-5,3.
Urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Bizkaian %+4,1; Araban %+3,5; Gipuzkoan %-5,1.
Hil artean, 2016ko irailaren aldean: Bizkaian %+3,4; Gipuzkoan %-4,2, Araban %-0,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua