2016/11/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduera %2,9 gehitu zen 2016ko irailean
Industri Produkzioaren Indizeak %1,8ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bederatzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2016ko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %2,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2015eko hil beraren aldean. 2016. urteko lehen bederatzi hiletan %1,8ko hazkundea, 2015eko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %2,1 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko abuztuarekin alderatuta.
2016ko irailean, 2015ekoaren aldean: Ekipo ondasunak %+9,1, Bitarteko ondasunak %-0,1, Energia %-7,7. Kontsumo ondasunak %7,0 gehitu; iraunkorrak %6,2, ez-iraunkorrak %7,3.
Garraio materiala, %9,3 gehitu; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %10,3. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-5,1; Zura, papera eta arte grafikoak %-3,4.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen iraileko urte arteko bilakaera positiboa denetan: Araban %4,2, Bizkaian %0,5, Gipuzkoan %4,7.
Hil artekoa, 2016ko abuztuaren aldean, negatiboa hiruretan: Araban %-3,3, Bizkaian %-0,2, Gipuzkoan %-3,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua