HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEn 1.324 biztanle

2016/11/16ko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA-2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 1.324 biztanle gutxiago 2016an

Bizkaian metatzen da biztanle galera

Euskal AEk, 2016an, 2.171.886 biztanle; %51,4, emakumeak. Eustaten datuen arabera, 2015.aren aldean 1.324 pertsona gutxiago (2012ko maximo historikoaren aldean, -9.704).

Bizkaian (-2.590) bakarrik murriztu da biztanleria 2016an; 2012tik 2015era galdutakoaz gain (-12.692). Araban +558 biztanle; 2012an baino gehiago, 2013 eta 2014ko jaitsieren ondoren. Gipuzkoak 2012tik hona 5.105 biztanle irabazi ditu; 708 azken urtean.

2015etik 2016ra Gasteiz bakarrik hazi da (+752); Bilbok galdutako horixe ia. Bilbon eta Donostian maximo historikoak 2009an izan ziren; harrezkeroztik Bilbok -12.575, Donostiak -2.395. 2013an eta 2014an izan ezik Gasteizko biztanleria beti goraka; maximoa 2016an.

Getxok, Barakaldok, Basaurik, Portugaletek eta Sestaok galdu zuten biztanlerik (-1.844) gehien 2015etik 2016ra; Bilbo Handiko udalerriak denak. 2012-2016 bitartean, -6.885. Eskualde honetan daude biztanle-dentsitaterik handiendun udalerriak, km. karratuko 6.000 pasa; Portugaleten, 2016an, 14.640.

Arabako Bernedo, Harana, Urizaharra eta Gaubea udalerrietan, -km. karratuko 7 biztanle baino gutxiago- biztanle galera izan da azken urtean.

Euskal AEko 24 udalerritan 65 urte edo gehiagokoak, laurden pasa

2016an Euskal AEn 65 urte edo gehiagokoak %21,4 dira; Espainian %18,6. Gaztela eta Leon, Asturias eta Galizia, %24tik gora, zahartuenak. Europan Italia bakarrik dago euskal proportzioaren gainetik. Azken 10 urteetan proportzioa ehuneko 3 puntuz gehitu da.

Batez bestekoaren gainetik 88 udalerri; 163 berdin edo azpitik. Lehenengoen artean, Bilbo, Donostia eta Barakaldo, Euskal AEko biztanleen %29 ia. 2006-2016 bitartean 147 udalerritan 65 urte baino gehiagokoen proportzioa txikitu egin da, baina udalerriotan biztanle guztien %3,9 bakarrik bizi da.

graf0013710_01_e.png

Badira aldeak 65 urte edo gehiagokoen portzentajean: %9,9 Iruran %40,3 Haranan. Lau udalerri %10etan daude edo azpitik; aipatuez gain Alegria-Dulantzi eta Larraul; denon artean 4.985 pertsona. %30en gainetik, Harana, Lagran, Elantxobe eta Gesaltza-Añana, guztira 960 biztanle.

Arabako Mendialdean %27,4 (udalerri guztietan adindun asko); ondoren Markina-Ondarroa, %22,9. Baxuena Plentzia-Mungia, %16.

85 urte edo gehiagokoak %2 ziren 2006an; %3,4 2016an (%+1,4). %94ko gehikuntza Kantauri Arabarrean; %24 Gorbeiako Inguruetan; alde handiak. 100 urte edo gehiagokoak 308 ziren 2006an; 2016an, 576 (%+87).

Gure erkidegoan 65 urte edo gehiagoko 1,4 pertsona daude 16 urtetik beheragoko bakoitzeko; Espainian 1,2; Asturiasen 2,1.

Ratio horren gainetik 81 udalerri; muturra, Lagran, 16 urteko bakoitzeko 9,7 adindun. Haranan (6,1-1), Moreda Araban eta Añanan (5 pasa-1). Larraul, Irura, Alegria-Dulantzi eta Baliarrainen, 65 urte edo gehiagoko bakoitzeko 15 urte bitarteko 2 gazte baino gehiago.

Arabako udalerrietan ditugu muturreko kasuak adinaren araberako biztanle-banaketan, tamaina txikiagatik eta migrazio bezalako fenomenoek banaketan duten eraginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo biztanleen udal estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo biztanleen udal estatistika. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 1.324 biztanle gutxiago 2016an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2016/11/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013710_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali