2017/01/19ko prentsa-oharra
2016. urtean bidaiari sarrerak %7,6 gehitu dira eta gaualdiak %8,9
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %1,9 gehitu ziren 2016ko abenduan
2016. urtean bidaiari sarrerak %7,6 gehitu dira eta gaualdiak %8,9, Eustaten eskainitako datuen arabera eta aurreko urtearen aldean; guztira 2.837.225 sarrera, aurreko urtean baino 199.840 gehiago.
2016ko abenduan, 187.820 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 3.544 gehiago, %1,9ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %3,4 gehitu dira Gipuzkoan, %2,8 Bizkaian; %3,7 jaitsi Araban.
Gaualdiak, 2016ko abenduan, 342.882; aurreko urtekoan baino 7.873, %2,4, gehiago. Gaualdiak, urte artean: Gipuzkoan %+4,4; Bizkaian %+3,9; Araban %-6,5.
Estatuko bidaiariak %0,9 gutxitu aurreko urteko abenduaren aldean; atzerrikoak %10,3 gehitu. Araban estatukoak %0,6 gutxitu dira eta atzerritarrak %18,0. Bizkaian estatukoak %1,9 gutxitu eta atzerritarrak %18,9 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %9,8 gehitu eta estatukoak %0,4.
Batez besteko egonaldia, abenduan, 1,83 egun, 2015ekoan 1,82 zelarik. Araban lehengo urteko 1,82 egunetik aurtengo 1,77ra laburtu; Bizkaian 1,82tik 1,84ra luzatu; Gipuzkoan 1,82tik 1,83ra.
Plazakako betetze-maila ehuneko 0,6 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko abenduko %40,3tik 2016ko %40,9ra. Araban ehuneko 2,7 puntuz gutxitu, 2015eko abenduko %40,5etik 2016ko %37,8ra. Bizkaian ehuneko 1,5 puntuz gehitu, 2015eko abenduko %38,8tik %40,3ra. Gipuzkoan ehuneko 0,9 puntuz gehitu, %43,3ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 0,7 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %48,5era. Araban ehuneko 2,9 puntuz gutxitu da, %45,1era; Bizkaian 1,8z gehitu, %49,1era; Gipuzkoan 0,7z gehitu, %49,3ra.
Hotel-okupaziorik handienak abenduan Donostian (%50,5), Bilbon (%47,3), Arabako Errioxan (%44,5).
Asteko eguna aintzat, 2016ko abenduan okupaziorik handiena (%47,8) aste-bukaeretan; %37,7 lanegunetan.
Hotel-establezimenduetako 2016ko balantzea: Ia 200.000 bidaiari gehiago
2016an 2.837.225 bidaiari-sarrera, aurreko urtean baino %7,6, 199.840, gehiago. Bidaiari-sarrerak %4,2 gehitu Araban, %7,4 Bizkaian, %9,1 Gipuzkoan.
2016ko gaualdiak, 5.490.499; aurreko urtean baino %8,9, 449.161, gehiago. Araban %8,4 gehitu ziren gaualdiak, Gipuzkoan %9,4, Bizkaian %8,6.
Bidaiarien batez besteko egonaldia 2015eko 1,91etik 2016ko 1,94ra luzatu da. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila %53,0, ehuneko 3,2 puntu gehiago.
Landa-ostatuetako sarrerak %13,0 gutxitu dira eta gaualdiak %6,5 abenduan
Euskal AEko landa-establezimenduetan abenduan 23.136 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %6,5 gutxiago. Araban %+16,5; Bizkaian %-1,1; Gipuzkoan %-18,5.
Plazakako betetze-maila, %19,7, ehuneko 1,3 puntu gutxiago 2015eko abenduan baino. Araban ehuneko 2,5 puntu gehiago, betetze-maila %21,5. Bizkaian betetze-maila %21,0, ehuneko 0,3 puntu gehiago 2015eko abenduaren aldean eta Gipuzkoan 4,1 puntu gutxiago, %18,2.
Euskal AEko landa-ostatuetan 9.420 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %13,0 gutxiago. Araban %34,0ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %22,7ko jaitsiera; Gipuzkoan %25,1.
457 atzerritar sarrera, %4,8ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %4,9. Estatuko bidaiarien sarrerak %13,8 gutxitu.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2015eko abenduaren aldean: duela urtebete 2,28 egun; aurtengoan 2,46.
Nekazaritza-turismoaren 2016ko balantzea: bidaiari sarrerak %11,9 gehitu eta gaualdiak %12,4
Euskal AEko nekazaritza turismoko establezimenduetan 153.346 bidaiari sarrera izan dira 2016an, aurreko urtean baino %11,9 gehiago. Gaualdiak 400.679, 2015ean baino %12,4 gehiago.
Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %26,0; Bizkaian %9,8; Gipuzkoan %8,4. Gaualdiek gora hiru lurraldeetan: %22,8 Araban, %12,6 Bizkaian, %9,3 Gipuzkoan.
Bidaiariko batez besteko egonaldia 2015eko 2,60 egunetik 2016ko 2,61era luzatu. Plazakako betetze-maila 2016an, %27,4, ehuneko 2,3 puntu gehiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua