2017/01/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG urte arteko %2,9 gehitu da 2016ko laugarren hiruhilekoan
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,9ko hazkundea izan du 2016ko laugarren hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten aurrerapen-datuen arabera.
Aldakuntza-tasa %0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2016ko laugarren hiruhileko urte arteko hazkundea izan da zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako eta industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea.
2016 osoan, BPGren lehen zenbatespena %3,1eko hazkundea da; 2015ean baino bi hamarren gehiago. Industria eta zerbitzuetako hazkundeak batez bestekoaren inguruan; lehen sektorean eta eraikuntzan apalago. Eraikuntzan bigarren hazkundea jarraian, zazpi urtez negatiboan ibili ondoren.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu zen 2016an.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Datu-bankua