2017/03/17ko prentsa-oharra
10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajean Kantauri Arabarra, Debagoiena eta Durangaldea eskualdeak nagusi
Gastua hiriburuen inguruan metatzen da Araban eta Bizkaian, banatuago dago Gipuzkoan
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 2015ean 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak, %37,2. Kantauri Arabarra (%43,2), Durangaldea (%41,3) eta Debagoiena (%41,8) buru.
Batez bestekoaren gainetik, baita ere: Arabako gainerakoa (%40,8), Tolosaldea (%40,5), Goierri (%39,3), Arratia-Nerbioi (%39,0), Plentzia-Murgia (%38,9), Debabarrena (%38,3).
Enpresa berritzaileen portzentaje txikienak: Arabako Errioxa (%31,5); Markina-Ondarroa (%32,8), Bidasoa Beherea (%33,8).
Hiriburuetan: Donostia aurrena, %38,7; Gasteiz %36,5; Bilbo %36,0.
Gastu kopuru nagusiak hiriburuak dauden eskualdeetan kontzentratzen dira. Arabako Lautadan, non Gasteiz dagoen, egiten da lurraldeko gastuaren %86,4. Bilbo Handian %79,0. Donostialdean %46,0; Gipuzkoan gastua dezente banatuago.
Araban 384,7 milioietatik 332,5 Lautadan gastatzen dira; Bizkaian 1.033,8tik 816,6 Bilbo Handian. Gipuzkoan 661,6tik 304,2 Donostialdean. 100 miliotik gora Durangaldea (133,2) eta Debagoiena (104,3).
Gasteizen 324,7 milioi gastatzen dira (lurralde osokoaren %84,4); Bilbon 280,8 (%27,2); Donostian 192,3 (%29,1).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Datu-bankua