2017/04/12ko prentsa-oharra
Euskal AEko industriako enplegua aurreneko aldiz gehitu da 6 urtetan
Industriak eginiko inbertsioa goraka (%7,5), 2014an nabarmen jaitsi ondoren
Eustaten datuen arabera industrian 2015ean 194.458 okupatu genituen, 2014an baino %1,1 gehiago, sei urtez beheraka egin ondoren.
Balio Erantsi Gordinean, faktoreen kostuetan, %3,4ko hazkundea (%1,2, 2014an). Euskal industriaren produktibitatea 2015ean, enplegatuko balio erantsiaren terminoetan neurtuta, 69.645 €, %2,3ko gehikuntza aurreko urtearen aldean.
Inbertsioa %7,5 gehitu zen 2015ean; 2014an nabarmen jaitsi zen. Oraindik ere krisi aurreko balioetatik urruti dago.
2015ean negozio-zifra garbiak %1,7ko jaitsiera nominala; hornikuntza eta kanpo zerbitzuetako gastuak gehiago jaitsi direnez apaldu egin da negozio-zifraren beherakada eta balio erantsiaren hazkuntza erraztu.
Industriaren eta Energiaren sekzioetan, Manufaktura industria aipatu behar, okupatu guztien %95,6, negozio-zifraren %84,2 eta balio erantsi gordinaren %86,6. Manufaktura-industrian, 2015ean: okupatuak %1,3 gehitu; balio erantsia %6,5; salmentak %1,2 jaitsi.
Manufaktura industriaren barruko gehikuntzak: Garraio materialean enplegua %1,7 gehitu da, salmentak %8,5, balio erantsia %11,2. Makineria eta ekipoan %2,3, %8,7, %7,2. Jaitsierak fakturazioan, 2015ean: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-18,8); Metalurgia eta produktu metalikoak (%-2,7); Material eta ekipo elektrikoa (%-11,4). Azken horretan enpleguan %-4,5 eta balio erantsian %-16,6. Metalurgian, enpleguan %+0,9 eta balio erantsian %-1,0.
2015ean, atzerrirako salmentak, euskal manufaktura industriaren %43,9, ehuneko 0,7 puntu gehiago 2014an baino eta 2008an -krisiaren hasieran- baino 10,9 gehiago. Salmenta osoen %28,1 Europar Batasunera; %15,9, Munduko gainerakora. Estatuko gainerakorako salmentak ehuneko 1,1 puntu gehitu 2014koen aldean; halere 2008koen aldean ehuneko 7,5 puntu gutxiago; 2015ean, salmenta guztien %29. Euskal AEn bertan salmenten %27; 2014an baino 1,8 puntu gutxiago eta 2008an baino 3,4 puntu gutxiago.
Garraio materialean, salmenten %75 atzerrira; Makineria eta ekipoan %60, 2015ean. Material eta ekipo elektrikoa sektoreak %25 esportatu zuen 2008an eta 2015ean %46.
Industria eta energia barruko produktibitaterik handienak: Produktu farmazeutikoak (pertsonako 126.000 euro); Erauzketa-industriak, 98.000. Aparte laga dira Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (596.000) eta Kokeriak eta petrolio fintzea (391.000). Produktibitaterik txikienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (37.000); Altzariak eta beste manufakturak (44.000). Manufaktura industriaren batez bestekoa 63.127 euro (2014an baino %5,1 gehiago; Industria eta energian, osorik, 69.645 (%2,3 gehiago).
Negozio zifra lurraldeetan: Araban %+1,2; Gipuzkoan %+2,7; Bizkaian %-6. Enplegu okupatuan: Araban %+0,7, Bizkaian %+0,7, Gipuzkoan %+1,7. Balio Erantsia: Araban %3,8ko hazkundea; Bizkaian %3,4; Gipuzkoan %3,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo industriaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko industriaren estatistikari buruzko datu-bankua