Prentsa-oharra, 2017/02/23

HIRUHILEROKO KONTUAK 2016/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd % 3,1 igo zen 2016an, iaz baino bi hamarren gehiago

2016ko laugarren hiruhilekoa hiruhileko arteko % 0,6ko eta urtetik urterako % 2,9ko hazkundearekin itxi da

Euskal AEko BPGd-ak % 2,9 hazkundea erregistratu du 2016ko laugarren hiruhilekoan iazko hiruhileko beraren aldean, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, aldaketa % 0,6koa da, aurreko hiruhilekoaren berdin-berdina. Datu horiekin, 2016ko urteko balantzea euskal BPGd-aren % 3,1eko hazkundearekin ixten da iazkoaren aldean, 2015ean lortutako tasa baino bi hamarren gehiago.

2016ko laugarren hiruhilekoaren eta 2016ko urteko balantzearen hazkundearen datuak mantendu egin dira 2017ko urtarrilaren 27ko Kontuen Aurrerapenean emandakoen aldean.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2016ko laugarren hiruhilekoko BPGd-aren urtetik urterako hazkundea gertatu da jarduera-sektore guztien bilakaera positiboa dela bide, lehen sektorea salbuespen dela. Industriak aurreko hiruhilekokoa baino hazkunde handixeagoa erregistratu du; Eraikuntzak eta Zerbitzuek, berriz, aurreko aldiko tasa berari eusten diote. Hala ere, zerbitzuen kasuan, azpisektore guztietan bilakaerak daude zentzu guztietan.

Industriaren sektoreak, laugarren hiruhilekoan, urtetik urterako % 3,0ko hazkunde-tasa du; horrek hirugarren hiruhilekokoa baino hamarren bat gehiagoko hazkundea adierazten du. Urtetik urterako bilakaeraren datu horrek hiruhileko arteko zortzi hamarreneko hazkundea adierazten du. Manufaktura-industrian mantentzen da hiruhileko honetako urteko bilakaera, % 3,3ko hazkundearekin.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzaren sektoreak eusten dio aurreko hiruhilekoko urteko hazkundeari, % 1,9arekin. Hiruhileko arteko tasan, hazkundea % 4,6an finkatu da.

Zerbitzuen sektoreko jarduera globalak aldaketa positiboak ditu, bai urtetik urtera, bai hiruhileko artean, hurrenez hurren % 3,1 eta % 0,3. Zerbitzuen urtetik urterako % 3,1eko hazkundeak azpisektoreen zenbait bilakaera ditu oinarri, denak positiboak, baina intentsitate desberdinekoak: Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Garraioaren adarrak gainerako sektoreek baino hazkunde handiagoa du, % 3,5ekoa; Gainerako Zerbitzuak izenekoa –besteak beste jarduera profesionalak, finantzarioak eta aseguruak barnean hartzen dituena– bigarren tokian kokatzen da % 3,0ko hazkundearekin; azkenik, Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak adarra % 2,7 hazi da.

Hiruhileko arteko aldaketan, aipatutako ordena mantentzen da: Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Garraioaren adarrak % 1,5eko hazkundea du; gero Gainerako Zerbitzuak % 0,5ekin eta, azkenik, Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak adarrak hiruhileko arteko % 1,6ko tasa negatiboa du.

Agregatu sektorialen portaerak balio erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, % 2,9koa. Datu hau aurreko hiruhilekoko urtetik urterako datua baino hamarren bat txikiagoa da. Hiruhileko arteko tasan ere hazkunde positiboa gertatu da, hiruhileko honetan % 0,6koa.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eskariaren aldetik, urtetik urterakoari begira daturik garrantzitsuena da Barne Eskariaren bilakaera positiboari eutsi zaiola eta, gainera, aurreko hiruhilekoan (% 2,7) baino hazkunde indartsuagoarekin (% 3,0). Haren bi osagaien (Azken Kontsumoko Gastua eta Kapital Eraketa Gordina) bilakaera positiboa da: Kapital Eraketa Gordina % 3,2 hazi da; Azken Kontsumoko Gastua, berriz, % 2,9.

Aitzitik, kanpo-sektorearen bilakaera zuhurragoa da: esportazioa % 0,3 hazi da; inportazioak, berriz, % 0,4.

Etxeen Azken Kontsumoko Gastuak 2016ko hiruhileko guztietan izan duen bilakaera positiboa berretsi du, baina geldotze batekin urtearen amaieran. Hazkundea % 2,9an kokatu da hiruhileko honetan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago. Hiruhileko arteko tasa % 0,2koa izan da, hori ere hirugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kontsumo Publikoak (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuak) % 3,0ko hazkundea izan du urtetik urtera, bi puntu eta bi hamarreneko igoera batekin aurreko hiruhilekoko urteko datuaren aldean, eta % 1,0eko igoera du hiruhileko arteko tasan.

Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuaren eta Etxeen Azken Kontsumoko Gastuaren baterako bilakaerak Azken Kontsumoko Gastuaren % 2,9ko hazkundea ematen du. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,3ko hazkundea gertatzen da.

Kapital Eraketa Gordinak % 3,0tik gorako hazkundeak izan ditu 2016ko hiruhileko guztietan, eta laugarren hiruhileko honetan urteko % 3,2ko tasara iritsi da. Hiruhileko tasa ere positiboa da, % 1,9koa. Inbertsioaren portaera global hori intentsitate desberdineko bi bilakaeratan dago oinarritua. Ekipamendu-ondasunetako inbertsioaren bilakaerak portaera positiboa du, urtetik urterako % 6,6ko hazkunde-tasarekin. Horrek hiruhileko % 0,4ko hazkundea dakar berekin. Bestetik, Kapital Eraketa Gordinak, eraikuntzaren sektorearen bilakaerari lotuago dagoenak, bilakaera askoz neurrizkoagoa du, urtetik urtera % 1,6 hazita, hots, % 2,6 hiruhileko arteko tasan.

Barne Eskariak, Azken Kontsumoko Gastuak eta Kapital Eraketa Gordinak osatuak, aldaketa positiboa erregistratu du urtetik urtera, % 3,0koa.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegu-mailei dagokienez (lanaldi osoko lanpostuen arabera neurtua), nabarmena da hazkunde global bat, urtetik urterako tasan % 1,9koa. Neurri hori nahiko egonkor mantendu da 2016an zehar. Urtetik urterako tasa horrek % 0,8 haztea dakar 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Enplegu-mailaren bilakaera iazko hiruhileko beraren aldean positiboa izan da jardueraren adar guztietan. Bolumenagatik, Zerbitzuen sektorea nabarmentzen da: urteko tasan % 1,9 hazi da, hots, industria-sektoreko enpleguaren hazkundearen zifra bera. Lehen sektorean zifra absolutuak askoz neurrizkoagoak dira, baina urteko % 3,8ko hazkundea izan du. Eraikuntzaren sektorearen hazkundea ere adierazgarria da (% 0,5).

Hiruhileko arteko tasan, jarduera-adar guztiek ere bilakaera positiboa dute, eta Eraikuntzaren sektorea nabarmentzen da % 3,4rekin eta Zerbitzuena (% 0,7). Industria % 0,2 hazi da eta lehen sektorea % 0,1.

BPGd-ak lurralde historikoen arabera izan duen bilakaerari dagokionez, urtetik urtera, Arabak eta Bizkaiak dute hazkunde handiena, bietan % 3,0koa; Gipuzkoa, berriz, % 2,8 hazi da. Hiruhileko arteko tasan, Araba % 0,2 hazi da, Bizkaia % 0,8 eta Gipuzkoa % 0,5.

2016ko BALANTZEA

Euskal AEko BPGd % 3,1 hazi da 2016an, 2015ean baino bi hamarren gehiago eta ia 2014an baino bi aldiz gehiago (% 1,6). Eskaintzaren arabera, lau jarduera-sektore handiek aldaketa positiboak dituzte. Nabarmena da Industriaren sektorea, % 3,3ko hazkundearekin; ez dago tasa horretatik urrun Zerbitzuen sektorea, urte osoan % 3,2ko hazkundea erregistratu duena. Eraikuntzaren adarrak zein lehen sektoreak % 1,6ko aldaketa positiboak dituzte.

Industria-sektorean manufaktura-industriak eutsi dio bere bilakaera globalari, % 3,5eko tasa batean hazita. Zerbitzuen sektorearen bilakaera positiboan bere hiru azpisektoreek hartzen dute parte. Dinamikoena Merkataritza, Ostalaritza eta Garraiokoa da, % 3,6ko hazkundearekin. Bigarrenik Gainerako Zerbitzuak izenekoa dago, % 3,3ko hazkundea lortu duena. Azkenik, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuen adarrak bilakaera motelagoa izan du, % 2,4ko hazkundearekin.

Analisia Eskariaren aldetik eginda, Barne Eskariak % 3,0ko hazkundea erakusten du. Horrek, BPGd-aren % 3,1eko hazkundearekin batera, kanpo-saldoaren ekarpen positiboa adierazten du 2016 osoan.

Barne Eskariaren hazkunde positiboa 2016 osorako Azken Kontsumoko Gastuaren % 3,0ko hazkundean oinarritu da, eta erregistro positiboak izan ditu Etxeen Azken Kontsumoko Gastuan (% 3,1) zein Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuan (% 2,2). Kapital Eraketa Gordinaren hazkundea ere positiboa izan da (% 3,3), 2015ean erregistratutakoa baino bost hamarren gehiago. Urteko lau hiruhilekoetan bezala, intentsitate desberdineko bi bilakaera ere gertatzen dira Kapital Eraketa Gordinean: Ekipamendu Ondasunei lotuak tasa positiboak ditu (% 7,5); Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak, eraikuntzari lotuagoak, berriz, bilakaera askoz apalagoa izan du (% 1,4).

Enpleguaren bilakaera, lanaldi osoko lanpostuetan neurtua, positiboa izan da, % 1,9ko hazkunde zenbatetsiarekin, 2016ko batez beste gisa. Enpleguko portaerarik hoberena Zerbitzuen sektorean kokatu da, % 2,1eko hazkundearekin 2015eko batez bestekoaren aldean. Industria-sektorearen bilakaera ere aipagarria da, % 1,6ko hazkundearekin, eta jarraian dago lehen sektorea (% 1,0). Eraikuntzaren sektoreak, 2008tik lehen aldiz, ez du enplegua suntsitu eta 2015ean markatutako batez besteko mailetan mantentzen da.

BPGd-aren bilakaera lurralde historikoen arabera 2016an positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araba % 3,3 hazi da, Bizkaia % 3,1 eta Gipuzkoa % 3,0.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd % 3,1 igo zen 2016an, iaz baino bi hamarren gehiago

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2017/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014101_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali