2017/04/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %2,8ko hazkundea 2017ko lehen hiruhilekoan
2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, BPG %0,7 gehitu
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,8ko hazkundea izan du 2017ko lehen hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten aurrerapen-datuen arabera.
Aldakuntza-tasa %0,7 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko lehen hiruhileko urte arteko hazkundea izan da zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean %0,4ko hazkundea.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Datu-bankua