2017/04/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,3 gehitu zen 2017ko otsailean
%1,2ko gehikuntza 2017ko lehen bi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko otsailean %1,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen bi hiletan %1,2ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,8 gutxitu zen industri produkzioa, 2017ko urtarrilaren aldean.
2017ko otsailean, 2016koaren aldean: Energia %3,2 jaitsi, Bitarteko ondasunak %2,3 gehitu; Ekipo ondasunak %0,9 gehitu, Kontsumo ondasunak guztira, %2,7. Kontsumo ondasun iraunkorrak %13,9 gehitu; ez-iraunkorrak %1,6 jaitsi.
2017ko otsaileko hil arteko aldakuntza, 2017ko urtarrilaren aldean, negatiboa industri talde handi guztietan, Ekipo ondasunetan (%+2,1) izan ezik. Kontsumo ondasunak, guztira, %3,5 jaitsi; iraunkorrak %3,9 jaitsi eta ez-iraunkorrak %3,3. Bitarteko ondasunak %1,1 jaitsi eta Energia %3,6.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2017ko otsailean, urte artean: Garraio materiala %12,7; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %6,1; Kautxu eta plastikoa %5,3.
Jaitsierarik handienak urte artean: Makineria eta ekipoa %-7,3; Material eta ekipo elektrikoa %-2,4; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %-1,1.
Otsaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte artekoa: %+5,7 Araban; %+2,6 Bizkaian. Gipuzkoan %-2,4.
Hil artean, 2017ko urtarrilaren aldean: Araban %+1,8, Bizkaian %-1,9, Gipuzkoan %-1,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua