2017/03/15eko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntza %0,9 gehitu zen 2016ko laugarren hiruhilekoan
Etxegintza %3,2 gehitu, Obra Zibila %12,2 jaitsi
Eustaten arabera, 2016ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %0,9 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntza jarduera.
Etxegintzan %+3,2 urte artean hiruhileko honetan; Obra Zibilean %-12,2.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2016ko laugarren hiruhilekoan Eraikuntza %0,4 murriztu, hirugarrenaren aldean. Etxegintza %-0,3, Obra Zibila %-0,7.
Eraikuntzako enplegua %0,1 jaitsi 2016ko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Urteko balantzea
2016 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %2,2 gehitu da aurreko urtearen aldean; bi azpisektoreek oso bestela jokatu zuten: Etxegintza %4,6 gehitu, 2015ean baino gehiago; Obra Zibila berriz negatiboan, %-11,8, 2015ekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua