2017/03/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2017ko otsailean aurreko hilaren aldean
2016ko otsailaren aldean %0,9 gehitu
2017ko otsailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,9, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,2 gehitu.
Otsailean Etxegintzaren atalean %0,2ko gehikuntza aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean baita ere. Bi azpisektore hauen urte artekoak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,4 gehitu eta Obra Zibilekoenak %4,0.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2017ko otsaila 2016koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea %46,8; Metalurgia %6,5; Makineria %1,7. Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Kautxu eta plastikoa (%-3,7); Material elektronikoa (%-1,1) Energia elektrikoa eta gasa (%-0,7), Industria kimikoa (%-0,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)