2017/02/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA 2017KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn eraikuntzaren kostuak %0,7 igo ziren 2017ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearekin alderatuta, 2016ko urtarrilarekin alegia, kostuek ez dute aldaketarik izan (%0,0)

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,7 igo zen 2017ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean; hilabete horretarako urte arteko tasak, ordea, ez zuen aldaketarik izan (%0,0), EUSTATek emandako datuen arabera.

Aurreko hilarekin alderatuta, eskulanaren kostua %1,0 igo da, lehengaien kostuak %0,6 igo diren bitartean.

Urtarrilean, aurreko hilaren aldean, Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek ere eboluzio bera izan dute euren lehengaien kostuan; Eraikuntzan %0,6 igo da kostua, eta Obra Zibilean kontsumitutako lehengaietan %1,0. Urte arteko aldian, bi azpisektore horiek ez dute eboluzio bera izan. Eraikuntzako lehengaien kostuak %0,8 jaitsi dira; Obra Zibilekoak, berriz, %3,0 igo dira.

Kontsumitutako lehengaien prezioen artean, 2017ko urtarrila eta 2016ko urtarrila alderatuta, sektore hauek izan dituzte urteko prezioen igoerarik handienak: Petrolioa fintzea (%47,5), Metalurgia (%4,5) eta Metalezko gaiak (%1,3). Aitzitik, azkeneko hamabi hilabeteetan, sektore hauen lehengaien prezioek behera egin dute: Energia elektrikoa eta gasa (%5,0), Kautxua eta plastikoa (%4,5) eta Ez metalezko meak (%2,1).

1. TAULA. EUSKAL AEKO  ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. ALDAKUNTZA TASAK (p). 2017ko Urtarrila
Iturria: Eustat. Eraikuntzako kostuen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI) Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn eraikuntzaren kostuak %0,7 igo ziren 2017ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2017/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014104_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali