2017/04/25eko prentsa-oharra
Langabezia-tasa %11,4ra jaitsi eta okupatuak %0,7 gehitu Euskal AEn 2017ko lehen hiruhilekoan
Langabezia-tasa ehuneko hiru puntu pasa jaitsi da azken urtean
Euskal AEko lan-merkatuko 2017ko lehen hiruhileko datuen arabera, okupatuak 909.400 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gehiago, (%+0,7), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %11,4; 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,2 puntu gutxiago.
Okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %56 da 2017ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko lau hamarren azpitik.
Gizonei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 4.400 gehiago dira; emakumeak 2.100 gehiago. Bizkaian 3.300 okupatu gehiago; Gipuzkoan 2.600; Araban 600.
Industrian gehitu da gehien okupazioa
2017ko lehen hiruhilekoan 191.100 okupatu industrian, +3.600 aurreko hiruhilekoaren aldean, sektore-hazkunde handiena. Zerbitzuetan +2.400 eta lehen sektorean +800. Eraikuntzan -200.
Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %65,8, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Gizonentzat %69,3; emakumeentzat %62,4.
Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,6, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gehiago; Arabak %66,3 (2 hamarren gutxiago); Bizkaia (%64,6) lehengoan.
Pertsona aktibo guztiak okupatuta dauden familia-etxe gehiago eta denak langabezian dituztenak gutxiago
2017ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko 877.500 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 10.000 familia gehiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 39.800 dira, aurreko hiruhilekoan baino 10.400 gutxiago.
Langabezia, %11,4; aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta bi hamarren gutxiago.
Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 117.000 direla zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 13.100 gutxiago. Gizonezko langabeak, 55.700, 10.700 gutxiago. Emakumezkoak 2.400 gutxiago, 61.300.
2017ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %11,4 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,2 puntu gutxiago. Gizonen langabezia, %10,4ra jaitsi da (ehuneko 1,9 puntu gutxiago); emakumeena 0,4 puntuz jaitsi, %12,5era. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %23,2 (ehuneko 1,6 puntu gutxiago); 16-24 urte bitarteko 9.600 gazte aktibo langabezian.
Langabe-jaitsierarik handiena, Bizkaian (-7.300); langabezia-tasa, %12,7, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan %9,3ko tasa (-1,8 puntu) ; langabe kopuruan 6.300 pertsona gutxiago, 31.000 guztira. Araban 600 langabe gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %11,3, hiru hamarren gehiago.
EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2017ko otsailean, 28-EBko langabezia-tasa %8, Espainiakoa %18.
Azken urtean okupatuak gehitu eta langabeak jaitsi
Euskal AEko biztanle okupatuak 14.400 pertsona gehiago, 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean. Gizonei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, 9.100 gehiago; emakumeen kasuan, 5.200 gehiago.
Langabezia-tasa ehuneko 3,1 puntuz jaitsi da (%14,5etik %11,4ra). 2016ko lehen hiruhilekoan baino 34.400 gutxiago Euskal AEn.
NLEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %97,9 okupatuta dago
Euskal AEn 844.600 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %97,9 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 827.200 lagun.
BJAren NLE okupatuen %8,1 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (73.500) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.
Langabeen %29,6 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden
Euskal AEn 121.800 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %64,4 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (78.500 langabe). BJAren NLE langabeen %29,6 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (34.600 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.
OHAR METODOLOGIKOA: 2016ko datuak berrikusi dira 2016ko urtarrilaren 1eko biztanleria oinarri harturik lortutako proiekzioetatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA)
Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)