2017/03/09ko prentsa-oharra
Nesken %56k eta mutilen %40k batxilergoan jarraitzen dituzte ikasketak
Ikasleen %32k diru-laguntza publikoren bat izan zuen; derrigorrezko irakaskuntzan %44k
2015/16 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 419.028 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %0,2 gutxiago, Eustaten datuen arabera. %92 Araubide Orokorrekoetan (%+0,1); %8 Berezikoetan (%-3,2).
Ikasleen erdiak Bizkaian aritu ziren; %34 Gipuzkoan; %16 Araban. Banaketa hau Orokorrekoetan. Berezikoetan, Kirol Irakaskuntzak Bizkaian (%85) batez ere; Arte Plastikoak eta Diseinua Araban (%60); Dantza eta Arte Dramatikoa Araban eta Bizkaian.
Orokorrekoetan, antzeko ikasle kopurua zentro publiko eta pribatuetan, bi salbuespenekin: Lanbide Heziketan 10etik 6 publikoetan; Helduen Hezkuntzan ia denak publikoetan. Berezikoetan, ikasle gehien publikoetan: Hizkuntzetan, Dantzan eta Arte Dramatikoetan %100; gainerakoetan %70 inguru.
Orokorrekoetan, 320 matrikula gehiago (%+0,1) aurreko ikasturtean baino. Hazkunderik handiena DBHn (%2,9). Berezikoetan, %+6.
Hirugarren urtez jarraian jaitsi dira (%-1,2) matrikulazioak Haur Hezkuntzan, 18 urtez jarraian gehitu ondoren. 2009-2010 ikasturteko mailetan daude, azken hirurtekoan 3.395 ikasle gutxiago. Goi Mailako LHn %-4,3 ikasle kopuruan, zazpi urtez hazi ondoren.
Berezikoetan, Dantzan (%+13) izan ezik, jaitsiera (%-3,2) maila guztietan. Jaitsierarik handienak Kirol Irakaskuntzetan (%-30) eta Arte eta Diseinuan (%-13).
Nesken artean, hamarretik seik batxilergoa egingo dute; mutil artean, proportzio berean, Lanbide Heziketa
Derrigorrezko hezkuntza bukatuta, ikasleen erdiek prestakuntza akademikoan jarraituko dute, beste erdiek lan hezkuntzari ekingo diote. Nesken %56k batxilergoa egingo dute; mutilen %60k Lanbide Heziketa.
Batxilergoan, Giza edo Gizarte zientzietan %44 matrikulatu da; Zientzietan edo Teknologian %52; Arteetan %4. Ehun mutiletatik 60k Zientzietan edo Teknologian jardungo dute; nesken 46k.
Lanbide Heziketan matrikulazioen %44 ondokoetan: Fabrikazio Mekanikoa (%13), Elektrizitatea eta Elektronika (%10), Osasungintza (%10), Administrazioa eta Kudeaketa (%10). Sexuaren arabera bada alderik; nesken %59k ondokoetako bat aukeratzen du: Osasungintza (%22), Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (%20), Administrazioa eta Kudeaketa (%17). Mutilen erdiek: Fabrikazio Mekanikoa (%19), Elektrizitatea eta Elektronika (%16), Informatika eta Komunikazioak (%11).
Gipuzkoan ikasle atzerritar gehienak D ereduan
2015-2016koan, Euskal AEn eta Orokorrekoetan 31.267 ikasle atzerritar (%8) aritu ziren. Bizkaian %7, Gipuzkoan %8, Araban %11.
Atzerritarren %54 D ereduan ari dira Gipuzkoan, %38 Bizkaian, %33 Araban.
Atzerritar gehien Oinarrizko Lanbide Heziketan (%28) eta Helduen Hezkuntzan (%42). Gainerakoetan %5-%13 bitarte.
Ikasleen %32k diru-laguntzaren bat
Euskal AEko Administrazioak 55 milioi eman zituen diru-laguntzetan 2015-2016koan, 127.431 ikaslerentzat (%31,8).
Bekarik gehien, derrigorrezko hezkuntzan. Oinarrizko LHn %50; Lehen Hezkuntzan %44; DBHn %42; Berezian %43.
Batxilergokoen %29k izan zuen bekarik, eta LHkoen %16k. Berezikoetan, ikasleen %1ek.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua