2017/06/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorea %8,2 gehitu zen 2017ko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %11,6 gehitu, Obra Zibila %14,5 jaitsi
Eustaten datuen arabera, 2017ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %8,2 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2017ko lehen hiruhilekoan eraikuntza sektorea %3,6 gehitu zen, 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Eraikuntzaren hobekuntza Etxegintzari zor izan zitzaion, urte arteko %11,6ko gehikuntza; Obra zibilean %14,5 jaitsi.
2017ko lehen hiruhileko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Obra Zibilak %-4,3; Etxegintzak %+4,7.
Sektoreko enplegua %0,4 jaitsi zen 2017ko lehen hiruhilekoan 2016ko laugarrenaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua