2017/06/26ko prentsa-oharra
Lau gizon okupatutako batek uste du aitatasun-baimenak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari
Azken 6 urteetako portzentajerik handiena
Gizon okupatuen %25,6k uste du aitatasun-baimenak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari, Eustaten arabera. Portzentajea haziz joan da azken urteetan; goia, 2016an, 2010ean baino hamar puntu gehiago. Emakume okupatuen %17,6k uste du amatasuna kaltegarri izan litekeela sustapenerako; aitatasunaz gizonen %8,4k bakarrik. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra zertxobait handigoa da gizonengan (%36,1) emakumeengan (%33,9) baino.
Euskal AEko pertsona okupatuen %29,3k dio oso zaila dela lana eta mendekoekikoa bateratzea; berdin (%30,4) adin txikikoekikoaz. Okupatuen %26,5ek dio lana eta jarduera pertsonalak bateratzea oso zaila dela.
Lanaz eta seme-alabekikoaz ari garela, gizonen %66,6k dio zail samarra edo oso zaila dela bateratzea, eta emakumeen %57,3k; bada alderik.
Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,7 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, gizonek 3,3. Emakume okupatuek eguneko 2,7 ordu pasatzen dituzte mendekoekikoetan; 1,1 gizonek.
Emakume okupatuen %51,3k lan ordainduaz gain 5 ordu edo gehiago pasatzen ditu egunean adin txikikoak zaintzen; bost emakume okupatutatik batek berdin mendekoekikoetan. Gizon okupatuen %39,5ek 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu seme-alabak zaintzen.
2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea lehengoan da; gizonena haziz doa, goia (%23,1) 2016an.
Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean ez dago parekotasunik: Gizonen %91,8k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu etxeko lanetan, emakumeen %27,6k 3 edo gehiago.
Emakume okupatuen %12,3 ez dago batere gustura bikotekideak etxean egindakoarekin. Gizonen %74,3, berriz, oso gustura daude bikotekidearen etxeko lanekin. Halere gizon gehiago dago (%46,8) etxean egiten duenarekin kontentu emakume (%45,9) baino.
Emakume langileen gogobetetasuna seme-alabak zaintzen (handia, %58,2tan), baita etxeko mendekoekikoetan (%47,8), gizonenen gainetik da (%49,9, %40,4).
Okupatuen %38,5ek lanaldia luzatu behar izaten du
Biztanle okupatuen portzentaje esanahitsu bat lanaldia luzatu beharrean egoten da. Batzuetan (%20,6) edo ia beti (%17,9): Gizonak: Noizbait, %21,3; ia beti, %20,5. Emakumeak: %19,8, %15. Gizonengan eragin handiagoa.
Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurrien artean, lanetik irten ahal izatea okupatu gehien-gehienen eskura dago; soldatarik gabeko egunak datoz ondoren. Ia langileen erdiak aise lor ditzake eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.
Irteteko malgutasuna -bateragarritasuna hobetzeko lanabesa- okupatuen %36,6k du. Etxean bertan,%10,6k noizean behin lan egiten du eta %6,2k egun erdietan gutxienez.
Emakume okupatuen %15ek, gizonen %4k, inoiz arduratu behar izaten du seme-alabekiko lanaldiaren barruan
Bikotearen bi kideak lanean ari badira, adin txikikoak zaintzea, lanalditik kanpo, %97,8tan bien ardura da; aitarena, bakarka, %0,1etan, eta amarena bakarka %1,3tan.
Familia-etxe horiexetan, lanaldian zehar seme-alabak medikuarenera eraman behar badira, gaixorik badaude edo eskolarik gabe, bi gurasoak (%58,8tan) arduratzen dira; %20tan senideak, ordainketarik jaso gabe; %14,7tan ama; %3,7tan, aita.
Okupatuek nahiago dute soldatako izan (%85) autonomo (%15) baino; enpresa handia (%59,3) txikia (%40,7) baino eta sektore publikoa (%57,5) pribatua (%42,5) baino.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62