2017/07/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduerak % 3,2 egin zuen gora 2017ko maiatzean
Industria-ekoizpeneko indizeak % 2,6 gorakada izan du 2017ko lehen bost hileetan
Euskal AEko industria-ekoizpenak % 3,2 egin zuen gora 2017ko maiatzean, 2016ko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2017ko lehen bost hileetako balantzea % 2,6ko hazkuntzarekin itxi da, 2016ko aldi beraren gainean.
Aurreko hilearekin alderatuta, 2017ko apirilarekin, Euskal AEko industria-ekoizpenak % 0,3 egin zuen behera, urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren.
2017ko maiatzeko indizeak, 2016ko maiatzekoaren aldean, bilakaera positiboak izan ditu, industria-sektore handien artean. Tarteko Ondasunek % 5,5 egin dute gora, Energiak % 0,8, Ekipoko Ondasunek % 0,4 eta Kontsumo Ondasunek, orokorrean, % 7,5. Azken horien barruan, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 38,0 egin dute gora eta horiek zehazten dute igoera; izan ere, Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunek % 2,5 egin dute behera.
2017ko maiatzeko hil arteko aldakuntza, 2017ko apirilaren gainean, positiboa izan da Ekipoko Ondasunetarako (% 0,1 egin dute gora) eta Kontsumoko Ondasunetarako (% 1,0 egin dute gora, orokorrean); horien artean, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 4,9 egin dute gora eta Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunek, % 0,7. Tarteko Ondasunek % 0,2 egin dute behera, eta Energiak, % 1,6.
Euskal industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2017ko maiatzean, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, hazkuntza esanguratsuenak dituztenak honako hauek dira: Kautxua eta plastikoa, % 7,8; Garraio-materiala, % 7,1; eta Metalurgia eta produktu metalikoa, % 3,8.
Ordea, beherakadak Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren sektorean izan dira (% 4,8ko urte arteko beherakada), bai eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen sektorean (% 1,9ko beherakada) eta Material eta ekipo elektrikoaren (% 1,2 egin du behera) sektorean ere.
Lurralde historikoen arabera, maiatzean Industria Ekoizpenaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Bizkaian, % 5,0 egin du gora, Araban % 4,4 eta Gipuzkoan % 0,6.
Hilabeteen arteko aldakuntza-tasa, 2017ko apirilaren aldean, negatiboa izan da hiru lurraldeetan. Araban eta Bizkaian % 0,4 egin du behera bi kasuetan, eta, Gipuzkoan, % 0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62