2017/05/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK I/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,8ko hazkundea 2017ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,7ko hazkundea

2017ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %2,8 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %0,7ko gehikuntza, aurrekoan baino hamarren bat gehiago.

2017ko apirilaren 26ko Kontuen Aurrerapenean urte arteko hazkunde bera aurreikusten zen.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko lehen hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie.

Industria, lehen hiruhilekoan, %2,0 gehitu da urte artean; laugarrenean baino puntu bat gutxiago. Urte arteko honek bederatzi hamarreneko jaitsiera dakar hiruhileko artean. Manufaktura industrian, berdin urte artean eta bi hamarreneko gehikuntza hiruhileko artean.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzan %2,1eko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Hiruhileko artean %2,3ko jaitsiera.

Zerbitzuetan urte arteko %3,1eko eta hiruhileko arteko %1,3ko hazkundeak. Zerbitzuak %3,1 gehitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan baina indar ezberdinez: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,7; Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %3,0; Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,6.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Hiruhileko artean, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,3; Gainerako zerbitzuak %1,1; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,9.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (%2,8). Aurreko hiruhileko urte arteko datua baino hamarren bat txikiagoa. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea hiruhileko honetan.

Eskarian, urte artean %2,9ko hazkundea Barne Eskarian; 2016ko laugarren hiruhilekoa baino hamarren bat azpitik. Bi osagaiak (Azken kontsumoko gastua, Kapital eraketa gordina) positiboan; gehikuntza, guztira dugun horixe.

Kanpo sektorean: esportazioak %0,7 gehitu; inportazioak %0,9.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuan (Kontsumo Pribatua) %3,0ko gehikuntza urte artean, 2016ko laugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Hiruhileko arteko tasa, %0,6; laugarren hiruhilekoaren gainetik.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %2,5 gehitu da urte artean, bost hamarren gutxiago aurreko hiruhilekoan baino.

Azken Kontsumoko Gastua D Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,9 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %1,8ko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %2,9 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago.

Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %4,9 gehitu da urte artean eta %0,7 hiruhileko artean. Hiruhileko honetan 2016ko laugarrenean baino puntu bat eta zazpi hamarren gutxiago. Kapital eraketa gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %1,9ko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago.

Guztira, Barne Eskaria %2,9 gehitu da.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (lanpostuak Dedikazio Osoko Baliokidetzan neurtuta) %2,0 gehitu da urte artean. 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %0,4ko hazkundea.

Aurreko hiruhilekoetan bezala, Zerbitzuetan gehitu da gehien enplegua urte artean, %2,1.

Industria eta eraikuntzan enplegua %1,8 gehitu da urte artean; eraikuntza 2016. osoan baino gehiago. Lehen sektorean %0,4 urte artean.

Hiruhileko artean: industrian %+0,3; zerbitzuetan %+0,7; lehen sektorean %-2,8; eraikuntzan %-1,7.

Urte artean, BPG %2,9 gehitu da Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan %2,5. Hiruhileko artean, Arabak eta Bizkaiak %0,8, Gipuzkoak %0,5.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,8ko hazkundea 2017ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2017/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014230_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali