2017/05/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %3,1 gehitu zen 2017ko martxoan
%1,9ko gehikuntza 2017ko lehen hiru hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko martxoan %3,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen hiru hiletan %1,9ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2017ko otsailaren aldean.
2017ko martxoan, 2016koaren aldean: Bitarteko ondasunak %5,9 gehitu, Ekipo ondasunak %2,7; Energia %2,5 jaitsi, Kontsumo ondasunak guztira, %0,4. Kontsumo ondasun iraunkorrak %6,4 gehitu; ez-iraunkorrak %2,8 jaitsi.
2017ko martxoko hil arteko aldakuntza, 2017ko otsailaren aldean, positiboa industri talde handi guztietan, Kontsumo ondasunetan (%-1,2) izan ezik. Energia %5,8 gehitu, Bitarteko ondasunak %2,3, Ekipo ondasunak %0,6. Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-3,2 eta ez-iraunkorrak %-0,4.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2017ko martxoan, urte artean: Zura, papera eta arte grafikoak, %7,7; Garraio materiala %6,9; Metalurgia eta metalezko produktuak %5,9.
Jaitsierarik handienak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-5,1; Makineria eta ekipoa %-3,7; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %-0,6.
Martxoko Industri Produkzioaren Indizearen urte artekoa: Araban %2,5eko gehikuntza; Bizkaian %7,1. Gipuzkoan %-0,4.
Hil artean, 2017ko otsailaren aldean: Araban %-0,3, Bizkaian %+3,6, Gipuzkoan %+1,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua