2017/06/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %2,9 gehitu ziren 2017ko maiatzean
Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 83,8 euro 2017ko maiatzean, aurreko urtean baino %4,5 gehiago
2017ko maiatzean, 268.060 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.441 gehiago, %2,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,9 gehitu ziren Araban; %8,2 Bizkaian; %5,3 jaitsi Gipuzkoan.
Gaualdiak, 2017ko maiatzean, 500.056; aurreko urtekoan baino 5.671, %1,1, gehiago. Gaualdiak urte artean %8,4 gehitu dira Araban; %3,5 Bizkaian; %3,7 jaitsi Gipuzkoan.
Estatuko bidaiariak %0,7 jaitsi erkidegoan aurreko urteko maiatzaren aldean; atzerrikoak %7,4 gehitu. Araban estatuko bisitarien sarrerak %5,9 gehitu eta atzerrikoenak %18,2. Bizkaian estatukoak %2,8 gehitu eta atzerritarrak %15,9. Gipuzkoan atzerritarrak %2,4 gutxitu dira eta estatukoak %8,4.
Batez besteko egonaldia, maiatzean, 1,87 egun, 2016koan 1,90 zelarik. Araban lehengo urteko 1,78 egunetik aurtengo 1,76ra laburtu; Bizkaian 1,93tik 1,85era laburtu; Gipuzkoan 1,90tik 1,93ra luzatu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 0,1 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, 2016ko maiatzeko %55,8tik aurtengo %55,7ra. Araban ehuneko 5,8 puntuz gehitu, %43,4tik %49,2ra. Bizkaian ehuneko puntu batez gehitu, 2016ko maiatzeko %55,1etik aurtengo %56,1era. Gipuzkoan ehuneko 4,3 puntuz gutxitu, %62,0tik %57,7ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 0,3 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %70,5era. Araban ehuneko 5,6 puntuz gehitu, %62,3ra; Bizkaian 1,2z, %73,5era; Gipuzkoan 3,3z jaitsi, %70,0ra.
Hotel-okupaziorik handienak maiatzean Donostian (%67,0), Bilbon (%64,1), Arabako Errioxan (%61,6).
Asteko eguna aintzat, 2017ko maiatzean okupaziorik handiena (%65,6) aste-bukaeretan; %52,2 lanegunetan.
Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 83,8 euro, 2017ko maiatzean, aurreko urtean baino %4,5 gehiago. 68,3 euro Araban (%+0,5); 78,5 Bizkaian (%+7,0); 96,0 Gipuzkoan (%+3,8).
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 59,1 euro Euskal AEn 2017ko maiatzean, 2016koan baino %4,9 gehiago. Araban RevPar 42,6 euro; Bizkaian 57,7; Gipuzkoan 67,2.
Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %4,3 gehitu; gaualdiak %2,7, 2017ko maiatzean
Euskal AEko landa-ostatuetan 13.599 bidaiari-sarrera erregistratu ziren maiatzean, %4,3 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %16,0ko gehikuntza; Bizkaian %5,7; Gipuzkoan %0,9 jaitsi. 3.264 atzerritar sarrera, %21,7ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %24,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %0,2 gutxitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan maiatzean 28.086 gaualdi, aurreko urteko hil beraren aldean %2,7ko gehikuntza. Araban %+14,3; Gipuzkoan %+3,9; Bizkaian %-7,3.
Plazakako betetze-maila, %21,3, ehuneko 0,6 puntu gutxiago 2016ko maiatzean baino. Araban ehuneko 1,8 puntu gehiago, betetze-maila %20,4. Bizkaian betetze-maila %18,1, ehuneko 2,9 puntu gutxiago 2016ko maiatzaren aldean; Gipuzkoan 0,1 puntu gutxiago, %23,6.
Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2016ko maiatzaren aldean: 2,10 egunetik 2,07ra.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62