2017/06/16ko prentsa-oharra
Ikastetxe pribatuetako gastua %0,8 gehitu zen 2012-2015 aldian Euskal AEn
Zentro pribatuen diru-sarreren %62 laguntza publikoak dira
Euskal AEko irakaskuntza pribatuaren datuak: 453 zentro, 210.000 ikasle pasatxo; 1.052 milioiko gastua 2015ean, 2012an baino %0,8 gehiago.
2015eko ekitaldian gastu arrunta (1.016 milioi, %+1,3 azken hirurtekoan) guztizkoaren %96,5 izan zen eta batez ere (%74) langile-gastuetan joan zen. Inbertsioa, 36,5 milioi (%-11,5), aurreko aldian baino jaitsiera txikiagoa.
Gastu arruntaren barruan: irakaskuntzarenean %+3,8; zerbitzu osagarrienean %+15. Zentro askok zerbitzu berriak eskaintzen ditu (esaterako, ikasle zaintza eskola ordutegitik kanpo) eta horrek ekarri du zerbitzu osagarrien (jantokia eta garraioa nagusiki) gastuaren gehikuntza.
Unibertsitate-aurreko mailetako zentroetan kontzentratu zen guztizko gastuaren gehiena, %87; goi-mailako zentroetan %11 eta %2 arte-irakaskuntzetan.
Ikasleko batez besteko irakaskuntza gastuan %-1,6 eta unitatekoan %+3,6
2012-2015 ikasleko irakaskuntza gastuan %-1,6 dugu, aurreko aldian baino jaitsiera txikiagoa. 2015ean unitateko gastuan %+3,6, positiboan berriz eta 2009koaren gainetik.
Eskola-unitate edo taldeko irakaskuntza(1) -gastuak 2015ean 71.143 eta 85.648 euro izan ziren Haur-hezkuntzan eta Lehen Mailan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 103.250€; 100.168€ Lan Hezkuntzan (LH) eta 130.500€ Batxilergoan. Helduen Irakaskuntzan (HI) unitateko gastua 56.683€.
Ikasleko irakaskuntza-gastuak: Haur hezkuntzan 3.781€; Lehen Hezkuntzan 3.985€; 4.965€ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; 5.091€ Batxilergoan; 5.026€ Lan Hezkuntzan. Unibertsitatean 6.320€ ikasleko eta Arte irakaskuntzetan 1.473€.
Ikastetxe pribatuen guztizko sarrerak 1.084 milioi: sarrera arruntak %99 eta kapitalenak %1. Sarrera arrunten iturri nagusia diru-laguntza publikoak dira, %62. Ondoren kuotak (%34) eta haien barruan irakaskuntzarenak (%22) eta zerbitzu osagarrienak (%9,9).
Kuotengatiko sarreren %65,8 irakaskuntzakoak; garraiokoak %5,9, jantokikoak %19 eta jarduera osagarrietakoak familien ordainketen %5,2; gainerakoa beste zerbitzuen kuotak.
Oharra: Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) batera egin da eragiketa 2015ean.
(1) Irakaskuntza kostuetan dago irakasle eta ez-irakasleena, zentroarekin kontratu-erlaziorik izan ez eta ordaiketarik jasotzen ez dutenen gastuaren zenbatespena
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62