2017/05/22ko prentsa-oharra
Jaiotzak Euskal AEn %6,3 gutxitu ziren 2016ko laugarren hiruhilekoan
2016 osoan jaiotzak %3,4 gutxitu
2016ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.360 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %6,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2016ko udazkenean Euskal AEn amatutakoen arteko %22,2 atzerritarrak ziren. Araban %32,3, erkidegoko portzentajearen gainetik; Bizkaian %19,7; Gipuzkoan %20,6.
Jaiotzak lurralde guztietan gutxitu dira urte artean: Araban 772 haur jaio ziren (%-1); Bizkaian 2.199 (%-6,8); Gipuzkoan 1.389 (%-8,3) jaitsierarik handiena 2015eko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80 pasak 30 urte baino gehiago
30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi da argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %36,5. Ondoren, goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%34,9); 25-29ko taldeak erditzeen %13,1. 40 urte baino gehiagoko amak (%10,1) gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,4) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 31 urte batez beste; espainiarrena, 34,2.
Ezkondu gabeko amen haurrak, %45
2016ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %45, 2015ekoan baino ehuneko 2,1 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.265 (%51,9), lehenengo seme-alabak; 1.610 (%36,9) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 485 (%11,1).
2016ko 4. hiruhileko jaiotzen 1.604 urrian, 1.373 azaroan, 1.383 abenduan.
Urte osoan, jaiotza kopurua hiru herrialdeetan gutxitu
2016 osoan 18.204 haur jaio ziren (behin-behineko datuak), 2015ean baino 647 gutxiago (%-3,4). Gipuzkoan 378 jaiotza gutxiago (%-5,9); Araban 86 (%-2,7); Bizkaian 183 (%-2,0).