2017/09/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorea %4,5 gehitu zen 2017ko bigarren hiruhilekoan
%6,2ko gehikuntza 2017ko lehen sei hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %4,5 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Hobekuntza Etxegintzari zor izan zitzaion, urte arteko %6,4ko gehikuntza; Obra zibilean %-8,5.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2017ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %0,1 jaitsi zen, lehenengoaren aldean.
2017ko bigarren hiruhileko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Obra Zibilak %+0,5; Etxegintzak %-0,2.
Euskal AEko eraikuntza %6,2 gehitu zen 2017ko lehen seihilekoan 2016koaren aldean.
Sektoreko enplegua %0,5 jaitsi zen 2017ko bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62