2017/09/14ko prentsa-oharra
2015/16 ikasturtean, Euskal AEko unibertsitateetan, %0,3 ikasle gutxiago
Ikasketak 13.654 gaztek bukatu zituzten, aurreko ikasturtean baino %2,7 gehiagok
2015-16 ikasturtean 66.830 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, %0,3ko beherakada aurrekoaren aldean, Eustaten datuen arabera.
Graduko ikasleak, guztien %83,5; aurreko urtean baino %2 gehiago. Lizentziatura, arkitektura eta ingeniaritzetan, 1.000 ikasle pasa oraindik. Gainerako %15 gradu ondokoetan: masterretan (%+4) eta doktoregoetan (%+0,5).
Lau ikasletik hiru unibertsitate publikoan aritu ziren; azken urteetan ehuneko 5,4 puntu gutxiago. Master ofizialetan, ikasleen %60 zentro publikoetan; doktoregoetan %86.
Ikasleen %58 Bizkaian; %29 Gipuzkoan; %13 Araban.
Emakumeak %53 dira euskal unibertsitateetan; genero-arraila gutxituz doa
Graduko ikasketetan, ehuneko 6 puntuz, emakumeak gehiago dira; 5 puntuz doktoregoetan eta 1ez masterretan.
Azken sei urteetan, emakumeak %0,3 gutxiago dira eta gizonak %4,4 gehiago.
Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere
Enpresen administrazio eta zuzendaritzan 5.664 matrikula; Lehen mailako hezkuntzan 3.708; Zuzenbidean 3.453; Psikologian 2.759; Ingeniaritza mekanikoan 2.305; Haur hezkuntzan 2.050; Medikuntzan 1.877; Erizaintzan 1.537; Ingeniaritza industria teknologian 1.378; Gizarte hezkuntzan 1.369; Gizarte lanean 1.177; hauen guztien artean, graduko matrikulen erdia dugu.
Gizon artean, erdia 11 karreratan; horietatik 4 ingeniaritzak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (2.808); Ingeniaritza mekanikoa (1.925); Lehen mailako hezkuntza (1.614); Zuzenbidea (1.383); Ingeniaritza industria teknologian (986); Ingeniaritza elektroniko industriala eta automatikoa (953); Ingeniaritza informatikoa (754); Psikologia (666); Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak (646); Negozioen kudeaketa (604); Medikuntza (567).
Emakumeen erdia zortzi titulaziotan: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (2.856); Lehen mailako hezkuntza (2.094); Psikologia (2.093); Zuzenbidea (2.070); Haur hezkuntza (1.795); Medikuntza (1.310); Erizaintza (1.274); Gizarte hezkuntza (1.013).
Ikasketak 13.654 gaztek bukatu zituzten, 2015/2016koan, aurreko ikasturtean baino %2,7 gehiagok; %55, emakumeak
8.709 ikaslek gradua jaso zuten; 929k diploma, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa edo goragokoa; 3.172k master ofiziala; 844k doktoregoa.
Tituludunak goraka aurreko ikasturtearen aldean; gainditutako tesiak, %60 gehiago, 316 doktore gehiago, neurri batean antzinako planak desagertu direlako.
Euskal AEKo unibertsitarien erdia ia (%46) gizarte zientzietan eta juridikoetan graduatu zen; ingeniaritzetan eta arkitekturan %27. Osasun zientzietan %13; arte eta giza zientzietan %8; zientzietan %6.
10 emakumetatik 5 gizarte zientzietan eta juridikoetan graduatu ziren; 1,8 osasun zientzietan; 1,6 ingeniaritzetan. 10 gizonetatik 4 ingeniaritzetan eta 4 gizarte zientzietan eta juridikoetan.
Unibertsitateko mailak neskek gazteago gainditzen dituzte
Gradua lortzen da 23,5 urterekin, batez beste. Neskek 23,2rekin; mutilek 23,9rekin.
Master bat gainditutakoen batez besteko adina, 26,5 urte. Nesken adina 26,3; mutilena 26,7.
Doktoratuen batez besteko adina, 38,3 urte; emakumeena 37,5, gizonena 39,2.
Graduko matrikulazioen %27, aurreneko aldikoak
2015/2016koan, 15.299 ikasle aurreneko aldiz matrikulatu ziren graduren batean; “berriak” %27 ziren, aurreko ikasturtean baino %2 gutxiago.
Unibertsitate publikoetan, %-7 ikasle berri gutxiago; halere berrien %72 publikora joan zen eta %28 pribatuetara.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62