Prentsa oharra 2017/07/27

HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA. 2017/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko % 2,9ko hazkundea izan du 2017ko bigarren hiruhilekoan

Joan den hiruhilekoaren aldean, BPG % 0,9 hazi da

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPGk) urte arteko % 2,9ko hazkundea izan du 2017ko bigarren hiruhilekoan, urte-sasoiko eta egutegiko ondorioak behin aterata, EUSTATek ondutako datuen aurrerapenaren arabera.

Aurreko hiruhilekoari dagokionez, hiruhileko arteko aldaketa tasa % 0,9koa izan da, aurreko hiruhilekoa baino bi hamarren gehiago.

Eskaintzaren aldetik, 2017ko bigarren hiruhilekoko urte arteko hazkundeak eutsi egin dio aurreko hiruhilekoan erakutsitako joerari; horretarako oinarria zerbitzu sektorearen bilakaerak eman du batez ere, baina baita industria sektorearen tonu positiboa mantentzeak eta eraikuntza sektorean 2016 amaieran hasitako aurrerabide erritmoa berretsi izanak.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtua, % 2,2 hazi da aurreko urteko hiruhilekoaren aldean. Hiruhileko arteko hazkundea % 0,8 izan da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko % 2,9ko hazkundea izan du 2017ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2017/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014314_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali