2017/09/08ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. II/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,9ko hazkundea izan zuen 2017ko bigarren hiruhilekoan

Enplegua jarduera adar guztietan gehitu da; %2,2 urte artean

2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %2,9 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, %0,9ko gehikuntza, aurrekoan baino bi hamarren gehiago.

2017ko uztailaren 28ko Kontuen Aurrerapenean urte arteko hazkunde bera aurreikusten zen.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko bigarren hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie, lehen sektoreari izan ezik.

Industria, bigarren hiruhilekoan, %2,3 gehitu da urte artean; lehenengoan baino hiru hamarren gehiago. Urte arteko honek puntu bateko gehikuntza dakar hiruhileko artean. Manufaktura industrian %2,8ko gehikuntza urte artean, %0,6 hiruhileko artean.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Zerbitzuetan urte arteko %3,2ko eta hiruhileko arteko %1,1eko hazkundeak. Zerbitzuak %3,2 gehitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan baina indar ezberdinez: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,9; Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %2,9; Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,7.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Hiruhileko artean, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %1,8ko gehikuntza; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioak %1,0; Gainerako zerbitzuak %0,8.

Eraikuntzan %2,0ko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Hiruhileko artean, %0,0.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (%2,9); 2017ko lehen hiruhilekoan baino hamarren bat handiagoa. Hiruhileko artean %0,9ko hazkundea.

Eskariaren aldetik, bi gauza aipagarri BPGri buruz. %2,7ko hazkundea Barne Eskarian. Bi osagaiak (Azken kontsumoko gastua, Kapital eraketa gordina) positiboan, apalago aurreko hiruhilekoan baino.

Kanpo sektorean: esportazioak %1,7 gehitu; inportazioak %1,4.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuan (Kontsumo Pribatua) %3,0ko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Hiruhileko arteko tasa, %1,9; aurreko hiruhilekoaren gainetik.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kontsumo Publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %1,2 gehitu urte artean eta %4,8 jaitsi hiruhileko artean.

Azken Kontsumoko Gastua (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,7 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,5eko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %2,5 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago.

Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %4,0 gehitu da urte artean, lehen hiruhilekoan baino gutxiago. Urte arteko honek %0,2ko jaitsiera ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean. Kapital eraketa gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %1,8ko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.

Guztira, Barne Eskaria %2,7 gehitu da.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (lanpostuak Dedikazio Osoko Baliokidetzan neurtuta) %2,2 gehitu da urte artean; ia 20.000 lanpostu gehiago. 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,8ko hazkundea dakar.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua gehitu egin da jarduera adar guztietan. Aurreko hiruhilekoetan bezala, Zerbitzuetan gehitu da gehien enplegua urte artean, %2,3.

Industrian %1,9 gehitu da enplegua urte artean; eta eraikuntzan %1,8. Lehen sektorean %0,5 urte artean.

Hiruhileko artean: industrian %+0,4; zerbitzuetan %+0,9; lehen sektorean %+7,1; eraikuntzan aldaketarik ez.

Urte artean, BPG %3,1 gehitu da Araban; %2,9 Bizkaian; Gipuzkoan %2,7. Hiruhileko artean, Araba eta Gipuzkoa %1,0; Bizkaiak %0,8.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,9ko hazkundea izan zuen 2017ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2017/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014335_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali