2017/09/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2017ko abuztuan aurreko hilaren aldean
2016ko abuztuaren aldean %0,4 gehitu
2017ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,4, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostua, lehengoan; lehengaien kostuak %0,1 gehitu aurreko hilaren aldean.
Uztailaren aldean lehengaien kostuak %0,1 gehitu dira bi azpisektoreetan. Bi azpisektore hauen urte artekoak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,1 gehitu, Obra Zibilekoenak %1,1.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2017ko abuztua 2016koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea %11,7; Metalurgia %6,2; Ez-metalezko industria %5,9. Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak (%-3,0); Industria kimikoa (%-0,5); Material elektronikoa (%-0,3).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62