2017/09/07ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2017ko uztaila
Euskal AEko industri jarduera %0,8 gehitu zen 2017ko uztailean
%2,2ko gehikuntza 2017ko lehen zazpi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko uztailean %0,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen zazpi hiletan %2,2ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2017ko uztailean % 1,0 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.
2017ko uztailean, 2016koaren aldean: Energia %10,9 gehitu; Bitarteko ondasunak %3,1. Ekipo-ondasunak %3,4 jaitsi; Kontsumo-ondasunak %3,8 jaitsi, ez-iraunkorrak %7,5 jaitsi, iraunkorrak %5,2 gehitu.
2017ko uztailean ekainaren aldean: Energia %2,6 gehitu. Bitarteko ondasunak %1,1 jaitsi; Ekipo-ondasunak %2,0 jaitsi; Kontsumo-ondasunak %1,0 jaitsi. Iraunkorrak %1,4 jaitsi eta ez- iraunkorrak %0,9.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2017ko uztailean, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %12,1; Kautxu eta plastikoa %7,8; Metalurgia eta metalezko produktuak %2,7. Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %-7,1; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %-4,5; Zura, papera eta arte grafikoak %-1,1.
Uztaileko Industria-Produkzioaren Indizearen urte artekoa lurraldeetan: Gipuzkoan %+2,9; Bizkaian %+1,0; Araban %-3,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62