2017/08/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2017ko ekaina
Euskal AEko industri jarduera %1,1 gehitu zen 2017ko ekainean
Industria-Produkzioaren Indizeak %2,4ko gehikuntza izan du 2017ko lehen seihilekoan
Eustaten datuen arabera, 2017ko ekainean %1,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen sei hiletan %2,4ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2017ko maiatzarekin alderatuta.
2017ko ekainean, 2016koaren aldean: Energia %4,3 gehitu da, Bitarteko ondasunak %3,7; Kontsumo-ondasunak %1,1, iraunkorrak %15,0 eta ez- iraunkorrak %4,1 jaitsi. Ekipo-ondasunak %2,6 jaitsi.
2017ko ekainean maiatzaren aldean: Energia %0,5 gehitu; Bitarteko ondasunak %1,1 jaitsi; Ekipo-ondasunak %0,7 jaitsi; Kontsumo-ondasunak %3,5 jaitsi. Kontsumo-ondasun iraunkorrak %7,1 jaitsi eta ez- iraunkorrak %1,8.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2017ko ekainean, urte artean: Kautxu eta plastikoa %6,3; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %4,9; Makineria eta ekipoa %3,9. Jaitsiera bakarra urte artean: Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %-3,4.
Industri Produkzioaren Indizearen ekaineko urte artekoa, positiboa hiru lurraldeetan. %1,4 Araban; %1,1 Gipuzkoan; %0,9 Bizkaian.
Hil artean, 2017ko maiatzaren aldean: Araban %-1,4, Bizkaian %-1,9, Gipuzkoan %+0,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62