2017/09/25eko prentsa-oharra
Jaiotzak %11,1 gutxitu ziren 2017ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn
Amen %47,3k 35 urte edo gehiago; jaiotzen %44,3 ezkongabekoen seme-alabak
2017ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn 4.050 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %11,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu: Bizkaian %-15,3; Araban %-8,6; Gipuzkoan %-5,9. Bizkaian 1.972 haur jaio ziren; Araban 713; 1.365 Gipuzkoan.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 35-39 urteko amen taldea nagusi – ohi ez bezala-; erditzeen %36,8. Talde horren ondotik, 30-34 urte artekoa (%34,2); 25-29ko taldeak erditzeen %12,6.
2016ko hiruhileko beraren aldean, 40 urte edo gehiagorekin amatu direnak 429tik 425era jaitsi dira. Emakume hauek jaiotzen %10,5 izan zituzten; 25 urtez beherakoek, %5,9.
Ezkontzaz kanpo jaioak guztien %44,3, ehuneko 2 puntu gehiago 2016ko lehen hiruhilekoan baino. Bizkaia (%45,2) Euskal AEko orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra; Araban %43,6; Gipuzkoan %43,3. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %10,6.
2017ko lehen hiruhilekoan, erdiak ia, 2.015, lehenengo haurrak, ehuneko 1,1 puntu gutxiago urte bat lehenago baino, %13,1 jaitsi ondoren; 1.584 (%39,1) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak, %11,1.
Amen %22,9, atzerritarrak
Euskal AEn, 2017ko lehen hiruhileko jaiotzen %22,9tan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %29,6; Bizkaian %21; Gipuzkoan %22,1. Aurreko urtearen aldean, ehuneko 1,7 puntuko hazkundea, ama atzerritarrenean.