2017/09/20ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Migrazio saldoak 8.871 pertsona ekarri Euskal AEra 2016an

Hiru lurraldeek eta hiru hiriburuek saldo positiboa

2016an migrazio-saldo positiboa berriz Euskal AEn: Etorritakoak joandakoak baino 8.871 gehiago (2015ean 3.362, bada alderik) Eustaten datuen arabera.

Bizkaiak 4.405 pertsona irabazi (migrazio saldo handiena zifra absolutuetan); Gipuzkoak 2.787; Arabak 1.679. Bilbok 1.524 pertsona; Gasteizek 1.571; Donostiak 997.

Euskal AEren eta gainerako erkidegoen arteko mugimenduetan, 2016an +1.974 da pertsona-saldoa, 2008an hasitako joerari eutsiz. Espainiako nazionalitatea dutenez ari bagara, migrazio saldoa +797 da; atzerritarrez, +1.177.

graf0014351_01_e.png

Atzerriarekin, +6.897 pertsonako saldoa; joan zirenak etorri zirenak baino gutxiago. Espainiako nazionalitatea dutenez ari bagara, migrazio saldoa -796; atzerritarrez, +7.693.

Emigrazio tasak txiki samarrak

Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2016an Euskal AEko mila biztanletik 33 mugitu dira. Beste erkidegoetan, 4 puntu gehiago, ‰37. Araban ‰38,2; Gipuzkoan ‰32,2; Bizkaian ‰31,7.

Katalunia, Madril, Errioxa, Nafarroa eta Balear uharteekin Euskal AEk migrazio saldo negatiboa du; gainerakoekin positiboa.

Euskal AEra, batez ere, ondokoetatik etortzen da jendea: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Valentzia.

Euskal AEko joale gehien erakarri duten erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Katalunia, Kantabria, Andaluzia, Nafarroa. Seion artean gure erkidegotik besteetara joaten direnen %40 jasotzen dute.

Emigratzaileen batez besteko adina, 36,1 urte, handiagoa da etorkinena (33,3) baino. 21-40 urte bitarteko pertsonek immigrazioen %57 eta emigrazioen %54.

Etorkinen %51 gizonak dira, %49 emakumeak; joaleen artean, %54 eta %46.

Immigratzaileen %56 eta emigratzaileen %44, atzerritarrak

Atzerriko nazionalitatea duten immigratzaileak, 2016. urtean, 22.351 pertsona; gure erkidegora izandako sarreren %56. Haietatik 6.602 beste erkidegoetatik etorri ziren, batez ere Katalunia, Madril, Andaluzia, Valentzia, eta Gaztela eta Leondik. 16.149 atzerritik zuzenean.

Gure erkidegotik badoazen pertsonen %44 atzerritarrak dira; eta haien arteko %61 atzerrira joango dira. Guztira, 13.681 atzerritar joan zitzaizkigun. Atzerritarren saldoa, +8.670.

Euskal biztanleak etxez aldatzen direnean %70etan gure erkidegoan geratzen dira

Euskal biztanleriaren %9,9k bizileku aldaketaren bat egin zuen 2016an; %67tan Euskal AEn bertan. 2015eko zifra berberak ia.

Euskal AEn 217.064 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. 96.478 kasutan udalerrian bertan. Erkidego barruko mugimenduak, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEn, 49.205.

Erkidegoaz kanpotikoak, 40.126 immigrazio. Jatorria gure erkidegotik kanpo eta helmuga Euskal AEn. Haietatik, 19.060 atzerritik.

Erkidegotik kanporako 31.255 emigrazio, jatorria gurean eta helmuga gure erkidegotik kanpora. 12.163ren norakoa, atzerria; 2015ean baino %1,4 gehiago.

graf0014351_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Migrazio saldoak 8.871 pertsona ekarri Euskal AEra 2016an

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2017/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014351_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali