2017/11/16ko prentsa-oharra
Administrazioarekin izapide elektronikoak egiten dituzten 10 langile edo gehiagoko enpresak, Euskal AEn, Bidasoa Behereko %89,4 eta Markina-Ondarroako %99,7 artean
Web duten enpresen erdietan euskaraz jardun daiteke
Internet baduten 10 langile edo gehiagoko enpresak, administrazio publikoekin haren bidez izapidetzen dutenak gehiengoa dira eskualde guztietan; 2017an %94,8 Eustaten arabera; 2016an baino 3,2 puntu gehiago. Nabarmentzeko: Markina-Ondarroa Bizkaian, %99,7; Debabarrena Gipuzkoan %99,0; Arabako Errioxa %96,7; eskualde guztiak daude %90en gainetik, Bidasoa Beherea (%89,4) izan ezik.
IKT ekipamenduetan -Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologiak- 10 langile edo gehiagoko enpresen %97 pasak Internet dute, eskualde guztietan, batez bestekoa %98,8 delarik; web orria %89,1ek. Azpimarragarriak: Lautada Arabarra (%96,5); Debagoiena (Gipuzkoa, %93,6); Plentzia-Mungia (Bizkaia, %91,1).
Sare informatikoen portzentajeak oso altuak dira 10 langile baino gehiagoko enpresetan, erkidego osoan. Batez bestekoan %92,9k ditu, 2016an baino bederatzi hamarren gutxiago; aipatzekoak Plentzia-Mungia Bizkaian (%99,0; Goierri Gipuzkoan, %97,2; Arabako Mendialdea (%96,9).
10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %61,0k kode irekidun programak darabiltza. Azpimarragarriak Kantauri Arabarra (%70,1); Debagoiena (Gipuzkoa, %67,3); Plentzia-Mungia (Bizkaia, %66,1).
Euskararen presentzia euskal enpresen webetan
Euskaraz ere badiren webak batez ere Gipuzkoako enpresetan (%61,7an batez beste) ditugu. Erkidegoan %50,4tan. Debagoienan %77,3; Gipuzkoako gainerako eskualdeetan %55. Bizkaian, %46,0 batez beste; Gernika-Bermeon %71,9; Markina-Ondarroan %70,8. Araban %39,1 batez beste; Mendialdean %50,8; gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea.
Hiriburuetan Donostia aurren nabarmen merkataritza elektronikoan eta euskarazko webetan; halere 10 langile edo gehiagoko enpresetan IKT teknologien ekipamenduen portzentajeak oso antzekoak dira hiru hiriburuetan.
Eustaten datuen arabera, 2016an Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen %29,7k salmentarik edo erosketarik egin zuen elektronikoki; muturrak, %43 Debagoienan, %15 Arabako Ibarretan. 2015.aren aldean, hiru hamarren gutxiago Erkidegoan eta 2010ean baino sei puntu gehiago. Debagoienaz (Gipuzkoa) gain, azpimarragarriak Kantauri Arabarra (%35) eta Markina-Ondarroa (Bizkaia, %31).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62