2017/11/08ko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA (2017)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk ia 4.000 biztanle gehiago 2017an

Donostian eta Gasteizen biztanle gehiago; Bilbon gutxiago

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 2017an 2.175.819 biztanle; kopurua goraka, azken urteetan egonkor egon ondoren. 2016an baino 3.934 pertsona gehiago; 2012an baino gutxiago, orduan izan zen maximo historikoa.

Hiru herrialdeetan biztanle gehiago 2016an eta 2017an. Bizkaian +575; 2012.aren aldean -14.708. Gipuzkoan +2.102, Euskal AEko hazkundearen erdia. 2012tik, +7.207. Araban +1.257 ; 2012an baino gehiago, 2013 eta 2014ko jaitsieren ondoren. Bizkaiko galerengatik ez du berreskuratzen Euskal AEk 2012ko kopurua.

Azken bi urteetan Gasteizek 803 biztanle irabazi ditu; Donostiak 379; Bilbok 84 galdu. Bilbon eta Donostian 2009an izan ziren maximo historikoak; handik aurrera beheraka Bilbo, -12.659 azken bederatzi urteetan. Donostian gora-beherak izan dira; egun, 2009an baino 2.016 biztanle gutxiago. 2013an eta 2014an izan ezik Gasteizko biztanleak beti goraka; maximoa 2017an.

2016 eta 2017an gehien hazitako udalerria, Amorebieta-Etxano, +220 (%1,2); Hernanin 239 gutxiago, jaitsierarik handiena. Samaniegok eta Iekorak %5 pasa galdu dute; bien artean 45 biztanle gutxiago.

Azken bost urteetan Getxo, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Basauri eta Sestaok 1.000 biztanle pasa galdu; guztira 8.246. Ondoren, Arrigorriaga, -320. Denak Bilbo Handiko udalerriak; eskualde honetan daude biztanle-dentsitaterik handiendun udalerriak, km. karratuko 5.000 pasa; Portugaleten, 2017an, 14.521.

graf0014445_01_e.png

Euskal AEko 24 udalerritan 65 urte edo gehiagokoak, laurden pasa

2017an Espainian 65 urte edo gehiagoko pertsonak %18,8 dira. Euskal AEn %21,7. Gaztela eta Leon, Asturias eta Galizia, %24tik gora, zahartuenak. Europan Italia bakarrik (hiru hamarren) dago euskal proportzioaren gainetik. Orain hamar urte Euskal AE ehuneko hiru puntu pasa azpitik zegoen.

Batez bestekoaren gainetik 83 udalerri; 168 berdin edo azpitik. Lehenengoen artean, Bilbo, Donostia eta Barakaldo. Azken hamar urteetan 76 udalerritan 65 urte baino gehiagokoen proportzioa txikitu egin da, baina udalerriotan biztanle guztien %3,4 bakarrik bizi da.

Badira aldeak 65 urte edo gehiagokoen portzentajean: %10,1 Iruran, %40,3 Haranan. Iruraz gain Alegria-Dulantzi eta Larraul daude %11ren azpitik; denon artean 5.079 pertsona. %30en gainetik, Harana, Lagran, Elantxobe; guztira 788 biztanle.

Arabako Mendialdean %26,8 (udalerri guztietan adindun asko); ondoren Markina-Ondarroa, %23. Baxuena Plentzia-Mungia, %16,4.

85 urte edo gehiagokoak %2,1 ziren 2007an; %3,7 2017an. 1,6 puntu gehiago 10 urteetan. Hazkunderik handiena Kantauri Arabarrean; minimoa Gorbeiako Inguruetan; alde handiak. 100 urte edo gehiagokoak 341 ziren 2007an; 2017an, 624.

Gure erkidegoan 65 urte edo gehiagoko 1,5 pertsona daude 16 urtetik beheragoko bakoitzeko; Espainian 1,2; Asturiasen 2,1.

Ratio horren gainetik 67 udalerri; muturrak, Harana (6), Lagran eta Añana-Gesaltza, 4 pasa. Irura, Alegria-Dulantzi, Larraul eta Arakaldon, 65 urte edo gehiagoko bakoitzeko 15 urte bitarteko 2 gazte baino gehiago.

Arabako udalerrietan ditugu muturreko kasuak adinaren araberako biztanle-banaketan, tamaina txikiagatik eta migrazio bezalako fenomenoek banaketan duten eraginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk ia 4.000 biztanle gehiago 2017an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2017/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014445_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali