2017/11/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2017ko urria
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,2 gutxitu ziren 2017ko urrian
Estatuko bidaiariak %4,8 gutxitu; atzerritarrak %7 gehitu
2017ko urrian, 272.006 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 636 gutxiago, %-0,2, Eustaten datuen arabera. Araban %2,8 gehitu dira bidaiari-sarrerak; Bizkaia lehengoan (%0,0); %-1,6 Gipuzkoan.
Gaualdiak, 2017ko urrian, 522.239, aurreko urtekoan baino %1,8 gutxiago, 9.503 gaualdi gutxiago. Gaualdiak, urte artean: %-3,1 Araban; %+0,3 Bizkaian; Gipuzkoan %-3,8.
Estatutik etorritako bidaiariak, %4,8 gutxiago aurreko urteko urriaren aldean; atzerritik etorritakoak, %+7,0; Euskal AE osoan. Araban atzerritarrak %28,4 gehitu; estatukoak %-5,9. Bizkaian estatukoak %-4,3; atzerritarrak %+6,9. Gipuzkoan atzerritarrak %2,6 gehitu eta estatukoak %5,0 gutxitu.
Batez besteko egonaldia, urrian, 1,92 egun, 2016koan 1,95 zelarik. Araban lehengo urteko 1,86 egunetik aurtengo 1,76ra laburtu; Bizkaian 1,93 beti; Gipuzkoan 2,01etik 1,96ra laburtu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 0,6 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, 2016ko urriko %58,5etik aurtengo %57,9ra. Araban ehuneko 1,1 puntuz gehitu, %50,5etik %51,6ra. Bizkaian ehuneko 1,0 puntuz gehitu, 2016ko urriko %58,0tik aurtengo %59,0ra. Gipuzkoan ehuneko 3,4 puntuz gutxitu, %62,4tik %59,0ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 1,8 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, %70,3ra. Araban ehuneko 3,6 puntuz jaitsi, %62,4ra; Bizkaian 0,2z gehitu, %73,6ra; Gipuzkoan 3,7z jaitsi, %69,3ra.
Plazakako okupaziorik handienak urrian Donostian (%69,2), Bilbon (%66,8), Arabako Errioxan (%66,2).
Asteko eguna aintzat, 2017ko urrian okupaziorik handiena (%71,8) aste-bukaeretan; %53,0 lanegunetan; Euskal AE osoan.
Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 84,8 euro 2017ko urrian, aurreko urtean baino %3,1 gehiago. 76,0 euro Araban (%+5,8); 77,9 Bizkaian (%+3,8); 96,6 Gipuzkoan (%+1,8).
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 59,6 euro Euskal AEn 2017ko urrian, 2016koan baino %0,6 gehiago. Araban 47,4 euro; Bizkaian 57,3; 66,9 Gipuzkoan.
Bilbon gelakako betetze-maila %81,6, Pilarraren zubian
Euskal AEn, 2017ko Pilarraren zubian (urriaren 11tik 14ra, lau egun), 42.445 sarrera eta 87.667 gaualdi; plazakako betetze-maila %74,1, gelakakoa %81,6. Araban 6.492 sarrera eta 13.434 gaualdi; plazakako betetze-maila %76,6 eta gelakakoa %84,0. Bizkaian 19.680 sarrera eta 39.915 gaualdi; plazakako betetze-maila %71,8 eta gelakakoa %80,6. Gipuzkoan 16.273 sarrera eta 34.318 gaualdi; plazakako betetze-maila %75,9 eta gelakakoa %81,9.
Landa-ostatuetako sarrerak %5,8 gutxitu eta gaualdiak %5,1 gehitu 2017ko urrian
Euskal AEko landa-ostatuetan 13.458 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urrian, %5,8 gutxiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %-13,2 ; Bizkaian %-8,4; Gipuzkoan %+0,2. 2.658 atzerritar sarrera, %23,5eko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %19,8. Estatuko bidaiarien sarrerak %11,0 gutxitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan urrian 32.625 gaualdi, aurreko urteko hil beraren aldean %5,1eko gehikuntza. Hiru lurraldeetan gehikuntzak. Araban %9,6; Bizkaian %6,9; Gipuzkoan %1,9.
Plazakako betetze-maila, %25,0, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2016ko urrian baino. Araban ehuneko 1,3 puntu gehiago, betetze-maila %24,7. Bizkaian betetze-maila %25,9, ehuneko 1,3 puntu gehiago 2016ko urriaren aldean; Gipuzkoan 0,2 puntu gutxiago, %24,7.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2016ko urriaren aldean: duela urtebete 2,17egun; aurten 2,42.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62