2017/10/25eko prentsa-oharra
Ezkontzen kopurua %1,9 gora 2016an aurreko urtearen aldean
2016an ezkontzen %81, zibilak; 1990ean baino 3,5 aldiz gehiago
2016an Euskal AEko biztanleen artean 8.028 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %1,9 gehiago; horietako 180 (%+23,3) bikote homosexualen artean, Eustaten datuen arabera.
Ezkondu aurreko ezkontideen egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen eta emakumeen %86,5entzat.
Uztailean ezkontzarik gehien, 1.421; irailean 1.232; ekainean, 1.049; jenderik gehien udazalea ezkontzeko.
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (471 bikotek) batez ere Madrilera, Bartzelonara eta Frantziara jo zuten. Helburuari dagokionez aldeak badira hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Bartzelona eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Frantzia, Madril eta Bartzelonara.
Ezkontza homosexualen kopurua %23,3 eta heterosexualena %1,5 gehitu dira
2016an, 180 ezkontza homosexual; 101 emakumeen artean, 79 gizonen artean. 21 Araban jarri ziren bizitzen, 62 Gipuzkoan, 87 Bizkaian eta 10 Euskal AEtik kanpo.
Ezkontza heterosexualak, Euskal AEko egoiliarrenak, 7.848, aurreko urtean baino 114 gehiago (%+1,5).
Euskal AEko ezkontza-tasa mila biztanleko 3,4 ezkontza da; Espainiakoa %o3,7 ; 28-Europar Batasunekoa mila biztanleko 4,2, 2011n, azken datu ezaguna.
Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2016an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 36,7 urte; emakumezko ezkongabeena, 34,6. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,7 urtez igo da; senargaiena 7,6ez.
Ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23; %80,9 (6.346) 2016an. Ezkontza katolikoak 1.491; beste erlijioetakoak, 11.
Ezkontza zibilik gehien Bizkaian, %84; Gipuzkoan %81,3; Araban %79. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %67.
Ostiral eta larunbatetan eginiko ezkontza kopuruak berdintzen
Ostiraletan ia larunbatetan adina ezkontza; izan ere, ostiralean batez ere ezkontza zibilak izaten dira, eta erlijiosoak larunbatetan, azken hauek atzeraka 1996tik. 2016an, ezkontzen %44 larunbatean, %42 ostiralean.
%15,5etan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen, ezkontza heterosexualetan
1.213 ezkontzatan (%15,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %44,6tan emaztea zen atzerritarra; %26,5etan senarra; %28,9tan biak.
Emazteen sorterriak: Kolonbia (107), Bolivia (81), Brasil (68); Nikaragua (61), Maroko (60), Ekuador (46). Senarrenak: Maroko (83), Kolonbia (71), Bolivia (49), Ekuador (33), Portugal (31), Frantzia (30).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62