2017/11/29ko prentsa-oharra
2011ko zentsutik 2016kora, 3.000 biztanle gutxiago
Atzerritarren portzentajea, 2011ko mailetan oraindik ere
Euskal AEn, 2.176.577 biztanle 2016an, Eustatek egindako Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren arabera; 2011ko zentsuan baino 3.238 gutxiago. Bizkaian 12.782 gutxiago; Araban 2.635 gehiago; Gipuzkoan 6.909 gehiago.
Azken bost urteetan euskal biztanleen banaketa aldatu egin da, jende gehiago piramidearen goiko aldean. 65 urteko eta gehiagokoak, egoiliarren %21,6; Espainian baino ia ehuneko 3 puntu gehiago. Adin horretan, 2011n baino %9,2 pertsona gehiago; 85 urte betetakoak orduan baino %28,5 gehiago.
20 urte baino gutxiagokoak gehiago ere (%4,1), badira aldeak: 10 urtetik beherakoak %-1,5; 10-19 bitartekoak, %+10,6.
20-64 urte bitartekoek, lana egiteko daudenen zatirik handienak, ehuneko ia 3 puntu galdu 2011tik 2016ra, %62,6tik %60ra. 50-64 urte bitartekoak, %+6,4; 20-34 bitartekoak %-19 ia; 35-49koak %-2,5.
65 urtekoez eta gehiagokoez ari garela, Bizkaia Euskal AEko batez bestekoaren gainetik (%22,1); Arabak txikiena du (%20,1); Gipuzkoa batez bestekotik gertuen (%21,5). Eskualdeetan, beti ere 65 urtekoez eta gehiagokoez, muturrak: %16,2 Plentzia-Murgian; Gorbeiako Inguruetan %17,1; Arabako Mendialdean %27. Azken eskualde horretan 2001eko portzentajea -%29,1- handiagoa zen.
2011tik 2016ra adineko pertsonen portzentajea txikitu egin da Arabako Ibarretan (%24,6tik %20,6ra) eta Errioxan (%22,8tik %20,3ra). Ez da izan 65 urte eta gehiagokoak gutxitu direlako –batzuetan gehiago dira- baizik eta beste adin-tarteetan jende hazkundea handiagoa delako.
Euskal AEko 26 udalerritan 65 urte baino gehiagokoen proportzioa %25 baino gehiago da, baina udalerriotan biztanle guztien %4,7 bakarrik bizi da. Hamar urte lehenago, 17 ziren, oraindik txikiagoak, biztanleen %0,1.
Harana eskualdean %40 pasa dira 65 urte eta gehiagokoak. Lagranen %39,2. Elantxoben %34,1 eta Ereñon %30,1. Beste muturrean, Irura (%10,1) eta Larraul (%10,4) Gipuzkoan; eta Alegria-Dulantzi (%10,5) Araban.
Amerikarrak dira ugarienak Euskal AEko biztanle atzerritarren artean
Euskal AEn atzerritarrak %7,3 dira, 2011ko zentsuan bezalaxe, eta 2001ekoan (%1,5) baino ehuneko sei puntu gehiago ia. Espainian atzerritarrak %9,5 dira.
Biztanle atzerritarrak: %9,1 Araban; %6,7 Bizkaian; %7,4 Gipuzkoan. Yécora/Iekora, Baños de Ebro/Mañueta eta Ordizian portzentajea batez bestekoa halako bi da. Larraul, Mutiloa, Elantxobe eta Lagranen ia ez dago atzerritarrik.
Euskal AEko atzerriko egoiliarren artean, amerikarrak %27,2 dira; 2011ko zentsuan %43,3. Nazionalizatu egin dira, eta, agian, sorterrira itzuli. Afrikarrak %23,1 2011n eta %28,1 2016an; europarrak %26 inguru.
Asiarrak atzerritarren %9 dira; azken bost urteetan %18 gehitu dira.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62