2017/11/20ko prentsa-oharra
2017ko bigarren hiruhilekoan 2.346 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago
Ezkontza zibilak beti goraka
2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.346 ezkontza izan ziren, iazko aldi berean baino %1,3 gutxiago, Eustaten arabera. 49 ezkontza homosexual; 17 gizon artean, 32 emakume artean. 2.297 ezkontza heterosexual.
Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua, batez ere maiatz eta ekainean; aurreko hiruhilekoan ez bezala, neguko hiletan ezkontza gutxi izaten baita.
2017ko udaberrian, ezkontzen %83,6, zibilak; 2016ko aldi berean baino ehuneko 2,9 puntu gehiago; 2017ko lehen hiruhilekoaren (%90,9) azpitik. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 2,1 puntu gehitu beharko genituzke.
2017ko bigarren hiruhileko 2.346 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.243 gizon eta beste horrenbeste emakume ezkondu ziren. 1.927 senarrentzat (%85,9), lehen ezkontza; 20 alargun eta 296 dibortziatu berriro ezkondu. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: ezkongabeak, 1.921 (%85,6); alargunak, 8; dibortziatuak, 314.
Mantendu egiten da gero eta nagusiago ezkontzeko joera
Senarren %91,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen %83,2k. Proportzio horiek 2016ko hiruhileko berekoak baino handiagoak dira (%90,9 eta %83,0); berriz ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Gipuzkoan 755 ezkontza (%-3,9, aurreko urtearen aldean); Araban 311 (%-3,7); Bizkaian 1.178 (%+2,6). 102 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2017ko apiril, maiatz eta ekaineko gizon ezkonberrien %6,8 eta emakumeen %10,6 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bi hamarren gehiago gizonen artean eta lau emakumeen artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62