2017/11/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG urte arteko %3,0 gehitu da urte artean 2017ko hirugarren hiruhilekoan
Enplegua jarduera adar guztietan gehitu da; %2,1 urte artean
2017ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,7ko hazkundea.
2017ko urriaren 27ko Kontuen Aurrerapenean hamarren bat gutxiago aurreikusten zen; datu berdina hiruhileko artean.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko hirugarren hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie, lehen sektoreari izan ezik.
Industria, hiruhileko honetan, %2,7 gehitu da urte artean; bigarrenean baino lau hamarren gehiago. Urte arteko honek puntu bat eta zortzi hamarrenen gehikuntza dakar hiruhileko artean. Manufaktura industrian %2,5 urte artean eta %1,4 hiruhileko artean.
Eraikuntza %3,0 gehitu da urte artean, bigarren hiruhilekoan baino puntu bat eta hamarren bat gehiago; hiruhileko artean %0,9.
Zerbitzuetan urte arteko %3,1eko hazkundea; hiruhileko artean, lehengoan. Azpisektore guztiak positiboan, indar ezberdinez: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,8; Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %3,0. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,6.
Hiruhileko artean, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,4; Gainerako zerbitzuak %0,2; Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %-0,6.
Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko positiboa ekarri du (%3,0); 2017ko bigarren hiruhilekoan baino hamarren bat handiagoa. Hiruhileko artean %0,5eko hazkundea.
Eskariaren aldetik, bi gauza aipagarri BPGri buruz. %3,1eko hazkundea Barne Eskarian. Bi osagaiak (Azken kontsumoko gastua, Kapital eraketa gordina) positiboan; urte artean aurreko hiruhilekoan baino zertxobait gehiago gehitu.
Kanpo sektorean: esportazioak %3,7 gehitu; inportazioak %3,9. BPGren hazkundeari hamarren bat kentzen dio sektoreak.
Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuan (Kontsumo Pribatua) %3,0ko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Hiruhileko arteko tasa, %0,3; bigarren hiruhilekoan baino gutxiago.
Kontsumo Publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) Hazkunde-tasa, %0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean; %2,7 urte artean.
Azken Kontsumoko Gastua D Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,9 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,3 gehitu.
Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %3,9 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino zazpi hamarren gehiago.
Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %4,5 gehitu da urte artean, bigarren hiruhilekoan baino gutxiago. Urte arteko honek %2,0ko gehikuntza ekarri aurreko hiruhilekoaren aldean. Kapital eraketa gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %3,5eko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta sei hamarren gehiago.
Guztira, Barne Eskaria %3,1 gehitu da.
Urte artean, BPG %3,1 gehitu da Bizkaian, hazkunderik handiena; %2,8 Araban eta Gipuzkoan. Hiruhileko artean Gipuzkoa %0,9 gehitu; Araba %0,7; Bizkaia %0,6.
Enplegua (lanpostuak Dedikazio Osoko Baliokidetzan neurtuta) %2,1 gehitu da urte artean; 2014tik positiboan. 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean, %0,3ko hazkundea.
Enplegua %2,3 gehitu da Zerbitzuetan urte artean.
Industrian %1,7 gehitu enplegua urte artean; eraikuntzan %1,5. Lehen sektorean %2,8 urte artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62