2017/10/05eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2017ko abuztua
Euskal AEko industri jarduera %5,1 gehitu zen 2017ko abuztuan
%2,5eko gehikuntza 2017ko lehen zortzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko abuztuan %5,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen zortzi hiletan %2,5eko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %5,5 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2017ko uztailarekin alderatuta.
2017ko abuztuan, 2016koaren aldean: Energia %16,0 gehitu; Bitarteko ondasunak %9,9; Kontsumo ondasunak guztira, %1,9. Kontsumo ondasun iraunkorrak %14,8 gehitu; ez-iraunkorrak %0,9 jaitsi. Ekipo-ondasunak %5,1 jaitsi.
2017ko abuztuan uztailaren aldean: Energia %1,9 jaitsi. Bitarteko ondasunak %6,3 gehitu; Ekipo-ondasunak %5,8; Kontsumo-ondasunak %3,7. Iraunkorrak %5,6 gehitu, ez- iraunkorrak %2,8.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2017ko abuztuan, urte artean: Kautxu eta plastikoa %17,8 gehitu; Energia elektrikoa gasa eta lurruna %16,5; Metalurgia eta metalezko produktuak %10,7. Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %-9,8; Material eta ekipo elektrikoa %-5,2; Zura, papera eta arte grafikoak %-3,3.
Lurraldeetan, urte artekoa positiboa hiruretan: Bizkaian %5,6; Gipuzkoan %5,2; Araban %4,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62