2017/11/07ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2017ko iraila
Euskal AEko industria-jarduera %3,6 gehitu zen 2017ko irailean
Industri Produkzioaren Indizeak %2,7ko gehikuntza 2017ko lehen bederatzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2017ko irailean %3,6 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen bederatzi hiletan %2,7ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %2,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2017ko abuztuarekin alderatuta.
2017ko irailean, 2016koaren aldean: Energia %11,5 gehitu; Bitarteko ondasunak %5,8; Kontsumo ondasunak, guztira, %3,4. Kontsumo ondasun iraunkorrak %16,7 gehitu; ez-iraunkorrak %1,5 jaitsi. Ekipo-ondasunak %1,0 jaitsi.
2017ko irailean abuztuaren aldean: Bitarteko ondasunak %-3,3; Ekipo-ondasunak %-1,4. Energia %0,7 gehitu abuztuaren aldean; Kontsumo-ondasunak %1,6. Iraunkorrak %0,2 gehitu, ez- iraunkorrak %2,2.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2016ko irailean, urte artean: Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %8,8; Kautxu eta plastikoan %6,3; Energia elektriko, gas eta lurrunean %5,6. Jaitsierarik handienak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa %-4,4; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %-3,7.
Lurraldeetan, irailean, urte arteko positiboa: %6,2 Araban; %5,1 Bizkaian; %0,7 Gipuzkoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62