2017/11/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun esportazioak %17,5 gehitu ziren 2017ko irailean; ez-energetikoak %13,3
2017ko lehen bederatzi hiletan, azken 10 urteetako esportazio baliorik handiena
Euskal AEko ondasun esportazioak %17,5 gehitu ziren 2017ko irailean, Eustaten arabera. Guztira, 2.112 milioi; iazko aldi berean 1.797. Ondasun energetikoen esportazioak %76,7 gehitu dira aurreko urtearen aldean; ez-energetikoenak %13,3. Esportazioak %22,6 gehitu Bizkaian; %14,9 Gipuzkoan; %13,5 Araban.
Euskal AEko esportazioak, 17.710 milioi 2017ko lehen bederatzi hiletan, 2016koan baino %10,2 gehiago, azken 10 urteetako baliorik handiena. Araban %6,6 gehitu; Bizkaian %19,5; Gipuzkoan %3,2; 2016ko urtarriletik irailera bitartekoarekin alderatuta.
Ondasun-inportazioak %27,4 gehitu, 1.637 milioira. Inportazio energetikoak %79,5 gehitu; ez-energetikoak %16,1. Inportazioak %31,1 gehitu Bizkaian; %22,3 Gipuzkoan; %24,2 Araban.
2017ko lehen bederatzi hiletan, 2016koen aldian, inportazioak %22,9 gehitu dira, 13.897 milioira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62