2017/12/14ko prentsa-oharra

I+G ESTATISTIKA BIOTEKNOLOGIAN 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn egindako I+G gastuaren %6,6 eta langileen %6,9 bioteknologian 2016an

Administrazio publikoak gastuaren %54,4 finantzatu eta enpresek %33,6

Eustaten datuen arabera, 2016an Euskal AEko I+G barne-gastua Bioteknologiarekin erlazionatutako jardueretan 84,7 milioi, I+G barne gastu osoaren %6,6. Langile enplegatuak, 1.913; 1.235 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan); I+G langile guztien %6,9.

I+G gastua Bioteknologian %1,2 gutxitu da aurreko urtearen aldean; DOB langileak %1,6 gutxiago. Ikertzaileak, 965 (DOB), %-1,3.

Aurreko urteetan bezalaxe, emakume ugari (%60,3) Bioteknologian lanaldi osoan ari direnen artean 2016an.

Bioteknologia-ikerketan 97 erakunde aritu ziren 2016an; haietako 84, enpresak. 97 horietatik, 66k Bioteknologiari eman zioten I+G barne gastuaren erdia baino gehiago.

Barne-gastuaren %62, enpresek egina

Aurreko urteetan bezala, enpresetan da I+G barne gastuaren portzentajerik handiena (%61,6) Bioteknologian; 2015ean %62,2.

Goi-mailako Irakaskuntzak (%30,9) eta Administrazio Publikoak (%7,5), egikaritzen dute 2016ko gainerako gastua (%38,4); portzentaje hau %37,9 izan zen 2015ean.

graf0014485_01_e.png

Administrazio Publikoak Bioteknologia I+Gren %54,4 finantzatzen du

Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak, 2016an, Administrazio Publikoak (%54,4) eta Enpresek (%33,6) finantzatu zituzten nagusiki. Gainerakoa Atzerriko funtsek (%9,1), Goi-mailako Irakaskuntzak (%2,6) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek (%0,3).

Bioteknologia ikerkuntzatik lortutako produktuak batez ere Giza Osasunean (%76,7) eta Elikaduran (%7,8) aplikatzen dira. Gainerako arloek %15,5 banatzen dute, antzeko portzentajeekin: Animalien osasuna eta akuikultura, Ingurumena, Industria, Nekazaritza eta Baso produkzioa.

Bioteknologiako I+G jardueretarako oztopo nagusiak kapitalerako irisbidea eta denbora/kostua erlazioa

Prozesu eta produktu bioteknologikoak garatu eta merkaturatzeko oztopo nagusiak, 2016an: kapitala lortzea (%90,7); denbora/kostua erlazioa (%90,7); arautze-betekizunak (%82,5).

graf0014485_02_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn egindako I+G gastuaren %6,6 eta langileen %6,9 bioteknologian 2016an

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2017/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014485_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali